Maglia arrosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maglia arrosa Italiako Giroko sailkapen nagusiko liderra identifikatzen duen jantzia da. Lehen aldiz 1931ko Italiako Giroan ezarri zen, eta maglia arrosa jantzi zuen lehen txirrindularia Learco Guerra izan zen, eta Giroaren garaile bezala jantzi zuen lehena Francesco Camusso

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jatorria La Gazzetta dello Sport egunkarian dago, 1931tik aurrera egunkari honen orrialdeen kolorea arrosa baitzen. Urte batzuk lehenago, gauza bera egin zuen Frantziako Tourrak Itzuli honetako sailkapen nagusiko liderra identifikatzeko, bere maillot horiaren kolorea, une horretan L'Auto eta gaur egun L'Equipe deitzen den aldizkariaren hori koloreko orrialdeetan oinarritu baitzuen.