Magnum (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Magnum
Jatorrizko izena Magnum P.I.
Sortzaileak Donald P. Bellisario eta Glen A. Larson
Generoa Drama, krimena eta komedia
Hizkuntza Ingelesa
Ekoizlea Ameriketako Estatu Batuak CBS
Partehartzaileak Tom Selleck
John Hillerman
Roger E. Mosley
Larry Manetti
Sailaren EEBBetako jatorrizko emanaldi datak CBS katean 1980ko abenduaren 11tik 1988ko maiatzaren 8ra
Euskal Herrian nork emititzen du 1987tik aurrera Euskal Herri osoan ETB1 eta ETB2 kateek euskaraz nahiz gaztelaniaz
Denboraldiak 8
Atal kopurua 162
Atal bakoitzaren iraupena 48 minutu (iragarkiak barne)
Ekoizketa zuzendaritza Donald P. Bellisario, Glen A. Larson eta Tom Selleck
Webgune ofiziala Magnum telesaileko IMDBko fitxa ikusgai

Magnum (jatorriz Magnum P.I., hots, Magnum Private Investigatir, euskaraz Magnum Ikertzaile Pribatua) 1980 eta 1988 bitartean CBS katean aireratu zen estatubatuar telesaila bat izan zen. Bertako antzezle nagusiak Tom Selleck, John Hillerman, Roger E. Mosley eta Larry Manetti izan ziren.

Telesaila hau Euskal Herrian 1987tik ETB1 eta ETB2 kateek euskaraz nahiz gaztelaniaz 1980 eta 1990 hamarkadetan zehar emititu zuten.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tom Selleck eta Sharon Stone aktoreak 1984ko apirilean Hawaiko Kahala Hilton Hotelean Magnum telesaileko grabaketa batean zehar.

Telesaila honek Hawaien bizi den Thomas Sullivan Magnum (Tom Selleck) izeneko ikertzaile pribatu baten abenturak azaltzen ditu. Batzutan bertako erdi-ipurdiko kasuak ikertzen aritzen da, bestetan aldiz Tanaka komisarioak (Kwan Hi Lim) hala eskatuta krimen kasu garrantzitsuagoak ere ikertu izan ditu. Magnum ikertzailea Robin Masters izeneko nagusi aberats eta misteriotsu baten etxaldean bizi eta harentzat lan egiten du, bidebatez haren jabetzakoa den Ferrari 308 GTS auto bat ere gidatu ohi duelarik. Masters jauna ez da Magnumen babeslea soilik, Magnumek aurretik lagundu izanaren truke ikertzaileak aberatsaren etxaldeko gonbidatuen etxea eta autoa erabiltzeko askatasun handiaz gozatzen du.

Aldiz, etxaldean Jonathan Quayle Higgins III izeneko ingeles maiordomo edo etxezain zorrotz bat ere badago (John Hillerman, ironikoki aktore hau Texasekoa zen, nahiz eta telesailan ingeles azentuaz mintzatu). Etxezain honek beti Magnum eta bere gonbidatuak izutu ohi dituzten Zeus eta Apollo izeneko bi doberman txakurren jabe ere bada. Higginsek Mastersen etxaldea mantendu eta zaintzeaz gain haren erabilerarako erabateko askatasuna du, honen ondorioz telesailaren lehenbiziko ataletan Magnumek Higgins etxezaina Masters jauna bera dela uste du. Elementu honek telesailaren lehenbiziko atalei bixitasun handia ematen die, nahiz eta gerora Higgins eta Masters jauna pertsona ezberdinak direla nehin ere ez oso argi gelditu izan.

Bestalde Magnumek bere ikeslanetan beste bi lagun minen laguntza jaso ohi du: Ricky edo Orville Wilbur Richard Rick Wright (Larry Manetti) eta T.C edo Theodore Calvin (Roger E. Mosley), biak ere Vietnamgo Gerran Magnumekin batera arituak. Rickek Hawwaiko King Kamehameha golf zelaian lan egiten du eta bertako mafiarekin harremanak dituenez, informazio iturri bikaina suertatu ohi da, aldiz T.C.-k aerotaxi moduan erabili ohi duen Hughes 500 modeloko helikoptero bat eta honen kolore berdinez margotutako Volkswagen T3 furgoneta baten jabe ere bada.

Magnum estabatuar kirolen zaletu handia zen, bereziki beisbolarena, gainera etxalde aurreko hondartzan kayakean arraunean ere ibili ohi da. Magnumem ezaugarri nagusienetako batzuk aldiro jantziak zeramatzan loredun atorra koloretsuak, Detroiteko Tigreak beisbal taldeko kapelak, udako galtza motzak eta itxura berezia ematen zion mostatxo moduko biboteak ziren.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]