Magnus IV.a Suediakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1350 inguruko erretratua

Magnus Eriksson (?, 1316ko udaberria - Bømlofjord, 1374ko abenduaren 1a) Norvegiako eta Suediako erregea izan zen. 1319-1343 bitarteko urteetan izan zen Norvegiako errege, eta 1319tik 1362 arte Suediakoa. Norvegiako Haakon V.aren iloba eta Suediako Eriken semea zen. Suedia eta Norvegiako erresumak bat egin zituen, bietako oinordeko baitzen. Batasun horrek ez zuen askorik iraun, aitoren semeek beharturik bere seme Haakon VI.ari utzi behar izan baitzion Norvegiako erregetza (1343); Suediako lurralde gehienak bere seme Eriken esku utzi behar izan zituen matxinada baten ondorioz. 1363-1371 bitartean preso eduki zuten. Folkungar dinastiako azkeneko erregea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magnus IV.a Suediakoa Aldatu lotura Wikidatan