Magnus efektua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gorputzaren higidura bakarra errotazioa deneko ikuspuntutik fluidoaren ibilbidea gorputzaren inguruan eta honengan sortutako indarra

Magnus efektua fluidoetan gorputz baten bere buruarekiko biraketak (errotazioak) ibilbidea aldatzeko daukan gaitasuna deskribatzen duen fenomenoari, eta bere azalpenari, deitzen zaio.

Fluido baten gertatutako errotazioak zurrunbiloak sortzen ditu. Adibide ikusgarri modura itsasontzi baten helizea aztertu daiteke, helizearen ardatzaren inguruan eta norantza berdinarekin zurrunbiloa sortu dela ikusiz. Edo errezago, likidodun edalontzi baten goilara batekin sor daiteke zurrunbilo hori. Fluidoen eta gorputzen ezaugarrien arabera (biskositatea, etab.) fluido geruza oso estu bat, geruza limitea, gorputzarekin batera higituko da; itsastita egongo balitz bezala.

Horretaz gain; gorputz hori fluidoan barrena higitzen bada, errotaziorik gabe gorputzarekin batera doan erreferentzi-sistemaren arabera fluidoa abiadura batekin korrontean zehar higitzen da. Aldi berean errotazioa gertatzen ari denez, gorputzaren aurpegi baten errotazioa fluidoaren higiduraren norantza berekoa izango da eta bestearena kontrako norantzakoa. Honek, azaldutako zurrunbiloan perturbazioak sortuko ditu eta ez da uniformea izango gorputzaren biraketa ardatzarekiko. Bernoulliren printzipioaren arabera fluidoaren barneko presioak abiaduraren karratuarekiko proportzionala den murrizpena jasaten du. Aurretik esan bezala, gorputzaren inguruan geruza limitea sortuko da, gorputzaren abiadura eukiko duena eta fluido korrontearekin nahastuko da; aurpegi baten korrontearen alde eta bestean kontra. Beraz, gorputzaren inguruan dagoen fluidoaren abiadura ez da berdina izango bi aurpegietan, ondorioz presio aldaketa egongo da gorputzaren bi aurpegitan; korrontearekiko eta errotazioarekiko perpendikularrak diren bi aurpegietan hain zuzen. Hau dela eta, indarra sortzen da hoietariko aurpegi batetik bestera; gorputza azeleratuz eta traiektoria aldatuz.


Fenomeno hau Heinrich Gustav Magnus (Berlin, 1802ko maiatzaren 2 - Berlin, 1870reko apirilaren 4) fisikari eta kimikari alemaniarrak aztertu eta azaldu zuen 1853an lehenengo aldiz, eta honen heriotzaren ondoren bere abizenarekin izendatu zen fenomenoa. Hala ere, James Gleick kazetariak (Pulitzer saridunak) 2003an Isaac Newton biografian azaltzen zuen azken honek azkoz lehenago (180 urte inguru) aztertu zuela tenis piloten higidura ikusi ondoren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]