Magreb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magreben kokapena

Magreb[1] المغرب Al-Magrib arabierazko hitzaren euskarazko moldaketa da eta eguzkia etzaten den lekua edo sartaldea esan nahi du, arabiar munduaren mendebaldeko zatia da. Ekialdeko zatiak Mashreq edo sortalde du izena.

Izena

Marokok arabieraz Al-Magrib edo Al-Magrib al-Aqsà du izena. Horrexegatik Magreb Marokotik bereizteko, batzuetan eskualdeari "Magreb Handia" zioten. Berbere abertzaleek, ostera, ez dute Magreb hitza erabiltzen baizik eta Tamazgha.

Geografia

Fisikoa

Ohituraz Magreb Iparraldeko Afrikako eskualdea izan da, Maroko, Tunisia eta Argeliak osatuta, nahiz eta gaur egun Mauritania, Mendebaldeko Sahara eta Libia ere eskualdean kokatuak izan dira. Hala ere, Libia, gegrafikoki eta kulturalki, Mashreq eta Magreb arteko zubia izan da.

Magrebek Mediterraneo itsasoa du iparraldean, Ozeano Atlantikoa mendebaldean eta Sahara hegoaldean. Bere mendebaldean Atlas mendiak daude.

Giza-geografia

Gaur egun Magreb osatzen duten bost estatuek 87.056.145 [1] biztanle dituzte.

Magrebeko bertoko biztanleak imazighen (berbereak) ziren. Baina, VII. mendean, arabiar munduaren hedapenak eskualdea arabiartu zuen. Gero Otomandar Inperioa, Frantzia, Espainia eta Italiaren okupazioek ere bere eragina izan dute eskualdean.

Hizkuntzak

Gaur egun biztanle gehienek arabieraz egiten dute, nahiz eta berbereek tamazightez egin.

Erlijioa

Eskualdeko erlijio gehiengoduna Islam sunitarra da, ohikune maliki erabiltzen duena. Badaude gutxiengo batzuk ere: Argeliako basamortuan jariyiarrak, Marokon juduar komunitateak eta zenbait kristau Argelian.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magreb Aldatu lotura Wikidatan