Mainzko katedrala

Wikipedia(e)tik
Maguntziako katedrala» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mainzko katedrala hego-mendebaldetik ikusia

Mainzko katedrala (alemanez Mainzer Dom), Alemaniako Mainz herrian dagoen katedral bat da. Mainzko katedrala, harearri gorrizko basilika handi eta ikusgarri bat da, baita munduan existitzen diren arkitektura erromanikoko adibiderik azpimarragarrienetako bat ere. Gertu dituen Espirako katedrala eta Wormseko katedralarekin batera, Renania-Palatinatua estatuko Kaiserdome edo Katedral Inperial deritzenetako bat osatzen du.

Katedral honen elementu bereizgarri bat, eraikinaren perimetro osoa inguratzen duen zutabe galeria da, hain zuzen ere, teilatuaren lerroaren azpian.

Katedrala, 975ean eraikitzen hasi zen, Wiligisen ardurapean, Oton II.a enperadorearen agintaldian, honen ondorengoa izan zen Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren erregealdian jarraitu zuen eta 1009an amaitua izan zen, Konrado II.a oraindik adin txikikoa zenean amaitua izan zen. Katedralaren historiako gertakaririk lazgarrienetako bat, 1793an gertatu zen, Frederiko Gilen II.a Prusiakoaren soldaduek, okupatutako lurralde guztia bereahal berreskuratu zutenean, oso gotortuta zegoen Mainz izan ezik. Setio luze baten ondoren, non hiriaren zati handi bat suntsitua izan zen, Prusia eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko tropek, hiria konkistatu zuten 1793ko uztailak 2an. Mainzko Errepublika, honela, desagertu egin zen, eta jakobinoak, 1795 arte jazarriak izan ziren, urte horretan, hiria, Frantziaren kontrolpera pasa zenean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wiligisek (975-1010), inperioa desagertzetik salbatu zuena Oton II.a oraindik adin txikikoa zenean, Mainzen merkataritza bultzatu zuen, bere sagaratze egunean erre zen katedral bat eraiki zuen, eta, aita santuagandik, Inperioko sinodo guztiak presiditzeko eskubidea lortu zuen, baita aukeratutako erregearen koroatzea ere. Aribok izan zuen paperik garrantzitsuena Konrado II.aren aukeraketan. Bardok (1031-1051 amaitu zuen Wiligisek 1037an hasitako katedral berria.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 49°59′56″N 8°16′26″E / 49.99889°N 8.27389°E / 49.99889; 8.27389

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mainzko katedrala Aldatu lotura Wikidatan