Mahendra Nepalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amirki (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:07, 28 martxoa 2013

Mahendra Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1920ko ekainaren 11a - Bharatpur, 1972ko urtarrilaren 31a) Nepalgo erregea izan zen 1955 eta 1972 artean.

Familia

1920an jaio zen Mahendra, Tribhuvan erregearen semea zen. 1940an Indra Rajya Laxmirekin ezkondu eta hiru seme (Birendra, Gyanendra eta Dhirendra) eta hiru alaba (Shanti, Sharada eta Shobha) izan zituen. 1950ean erregina hil zen eta Indraren ahizpa zen Ratna Rajya Lakshmi Devirekin ezkondu zen. 1947an britainiarrek Indiatik alde egiterakoan Rana familiak Nepalgo egoera politikoa arriskutsu bihurtu zuen eta Tribhuvanen familia osoak ihes egin behar izan zuen Indiara, baina Gyanendra utzi zuten Nepalgo buru hiru urte baino ez zituela. 1951ean Rana familiak Tribhuvan erregea onartu behar izan zuen.

Erregealdia

Bere aitak ez bezala, Mahendrak ez zuen inoiz demokrazia ordezkatzailea onartu. 1955ean boterea eskuratu eta 1960an konstituzioa bertan behera utzi eta parlamentua desegin zuen Bishweshwar Prasad Koirala lehen ministroa kartzelara sartuz. Honekin batera gobernuaren aurkakoak ziren alderdi politikoak legez kanpo utzi zituen.

Nekazal eremuaren erreforma sustatu zuen, lurrik ez zuen jendeari lurrak emanez. Mahendra errepidea eraiki zuen, Nepal ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duena. Azkenik Nepal Nazio Batuen Erakundean sartu zuen.

Heriotza

Chitwan inguruan ehizan ari zela bihotzekoak eman eta Bharatpurren hil zen 1972an.