Maia hizkuntzak
| Maia hizkuntzak | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Mexiko, Guatemala, Belize eta Honduras | |
| Eskualdea: | Mesoamerika | |
| Hiztunak: | ~6.038.000 (2009)[1] | |
| Hizkuntza familia: | Hizkuntza isolatua | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | myn (B) | (T) |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Maia hizkuntzak Mesoamerikan hitz egiten diren hizkuntza familia aberatsa da. Politikoki, jatorriz hiru estatuetan aurki daitezke: Guatemalan, Belizen eta Mexikoko hego-ekialdean; Hondurasen eta El Salvadorren ere komunitate txikiagoak badira ere bai. Migrazio fenomenoak direla eta, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan maia hiztunen komunitateak aurki daitezke. Dirudienez guztiek jatorri bera dute, orain 5.000 urte hitz egin zen protomaia. Aldi berean, hizkuntza hauen arteko milaka urteko harremanak izan behar ditugu kontutan. Kristobal Kolon aurreko Mesoamerikan hauetako hizkuntza batzuk idatzi egin ziren, horretarako hieroglifoak erabiliz. Zentzu horretan aipatutako herrialdetan ondare ikaragarria gordetzen da. Bereziki aberats Aro Klasiko izeneko garaia izan zen, Kristo ondorengo 250-900 urteak. Hauetako hizkuntza asko egoera larrian badaude ere, batzuek ofizialtasun status teorikoa lortu dute: 22 Guatemalan, 7 Mexikon. Azkeneko urtetan hizkuntza horietaz idatzitako liburuak gero eta gehiago argitaratzen ari dira. Guztira sei milioi hiztun inguru dituztela hizkuntza hauek kalkulatu zen 2009.urtean;[2] horietarik 3.200.0002 Guatemalan[3] eta 2.000.000 Mexikon.
Eduki-taula |
Maia hizkuntzen familiak [aldatu]
Téenek edo huasteko hizkuntzak [aldatu]
- Huasteko hizkuntza: Mexikoko San Luis Potosí, Veracruz eta Tamaulipas estatuetan hitz egiten da. Maia hizkuntzen artean desberdinena da. 121.749 hiztun.
- Chicomuceltec hizkuntza: Mexikoko Chiapasen hitz egiten zen baina joan den mendean galdu egin zen.
Yucatango maia hizkuntzak [aldatu]
- Yucatango maia hizkuntza: Mexikon hiztun gehien duen maia hizkuntza. 759.000 hiztun. Literatura aberatsa du.
- Mopán hizkuntza: Belizen hitz egiten da. 10.000 hiztun.
- Itzá hizkuntza: Petenen hitz egiten zen. Desagertuta.[4]
- Lacandón hizkuntza: Izen bereko oihanean, Chiapas, mila hiztun inguru.
Mendebaldeko maia hizkuntzak [aldatu]
Chol hizkuntzak [aldatu]
Antza, hiztegi eta fonologia ikuspuntik oso ondo kontserbatu dira. Dena dela, dialekto asko galdu egin dira edo desagertzeko zorian daude. Aro klasikoaren inskripzioarekin oso lotura zuzena dute hizkuntza hauek.
- Chol: Chiapas (Mexiko). 130.000 hiztun.[5]
- Tabascoko Chontal: 55.000 hiztun Mexikon.[6]
- Chortí: 30.000 hiztun Guatemalan.[7] El Salvadorren desagertzeko zorian dago. Hondurasen desagertutzat ematen da.
- Choltí: Desagertuta.
Tzeltal hizkuntzak [aldatu]
Chol hizkuntzetatik oso gertu daude. Chiapas aldean hitz egiten dira eta momentuz indartsuak dira, hiztun elebakar kopuru handiez:[8]
Kanjobal hizkuntzak [aldatu]
- Kanjobal: Guatemalako Huehuetenango Departamentuan.
- Popti: 100.000 hiztun Guatemalako Huehuetenango Departamentuan.
- Akateko: 50.000 hiztun Guatemalako San Miguel Acatán eta San Rafael La Independencia.
- Chuj: 40.000 hiztun Huehuetenangon, 10.000 hiztun inguru errefuxiatuak beste zonaldetan eta Mexikon.
- Tojolabal: Chiapasen hitz egiten da. 36.000 hiztun.
Ekialdeko maia hizkuntzak [aldatu]
Kiché-mam [aldatu]
Kiché-Mam taldeko hizkuntzak Guatemalako mendietan zabalduta daude. Bi adar bereizi daiteke:
- Kekchía edo Q'eqchi: Guatemalako hegoaldeko hizkuntza, bereziki Petén eta Alta Veparaz. Belizen ere 9.000 hiztun ditu. Orokorrean 423.500 hiztu ditu hizkuntza honek. Migrazioaak direla eta, egun El Salvadorrera ere zabaldu da.[9]
- Uspanteko: Guatemalako Uspantan (El Quiché Departamentuan) hitz eginda. 30.000 hiztun.
Mam hizkuntzak [aldatu]
- Mam hizkuntza: San Marcos eta Altos Cuchumatanes departamentuetan hitz egiten da. 150.000 hiztun.
- Aguacateko hizkuntza: Huehuetenango departamentuko Aguacatánen. 20.000 hiztun.
- Ixil hizkuntza: El Quiché departamentuko Triángulo Ixil zonaldean. 18.000 hiztun.
- Teko hizkuntza edo Tektiteko: Tectitan herrian. 2.000 hiztun, erdia Mexikon erbesteratuta.[10]
Kiché hizkuntzak [aldatu]
- Kiché: Hiztun gehiago duen maia hizkuntza, bi milioi hiztun. Chichicastenango, Quetzaltenango eta Cuchumatán mendietan hitz egiten da. Migrazioak direla eta, baita ere Guatemala Hirian mintzatzen da. Popol Vuh liburua kiché arkaikoan idatzi zen. Espainiaren konkista garaian kiché kultura bere une nagusian zegoen. Utatlan bere gune ekonomiko nagusia izan zen.
- Achí: Baja Verapaz departamentuko Cubulco eta Rabinal herrietan mintzatua. 85.000 hiztun.
- Cakchiquel: Guatemala Hirian eta Atitlan lakuaren ingururaino. 400.000 hiztun inguru.
- Zutuhil edo Tz´utujil: Atitlan lakuan. 90.000 hiztun.[11]
- Sacapulteko: El Quichéko 40.000 hiztun.
- Sipacapense: Sipacapan eta San Marcosen. 18.000 hiztun.
Poqom hizkuntzak [aldatu]
Kiché hizkuntzekin oso lotuta daude hizkuntza hauek:
- Pocomchí: Purulhán (Baja Verapaz) eta Santa Cruz Verapaz, San Cristóbal Verapaz, Tactic, Tamahú eta Tucurún, (Alta Verapaz). 90.000 hiztun.[12]
- Pocomam: El Salvadorren eta Guatemalako Baja Verazpazen.[13]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Ethnologue: Statistical Summaries
- ↑ http://www.ethnologue.com/ethno_docs/distribution.asp?by=family
- ↑ http://es.scribd.com/doc/27087383/IDIOMAS-DE-GUATEMALA
- ↑ 1986an 12 hiztun gelditzen ziren. Gordon, Raymond G., Jr. (ed.). Ethnologue, (2005).
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=cti
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=chf
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=caa
- ↑ http://www.ethnologue.com/15/show_family.asp?subid=91318
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=kek
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=ttc
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=tzj
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=pob
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=poa
Bibliografia [aldatu]
- Michael D. Coe: The Maya. Londres: Thames & Hudson, 1987. ISBN 0-500-27455-X.
- Linda Schele: A Forest of Kings: The Untold Story of the Ancient Maya. New York: William Morrow, 1990. ISBN 0-688-07456-1.
Enlaces externos [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Academia de Lenguas Mayas de Guatemala Guatemalako Maia Hizkuntzen Akademia.
- (Gaztelaniaz) INALI Mexikoko bertako hizkuntzen katalogoa.
- (Ingelesez) Hiztegia Maia hizkuntzen hiztegi konparatiboa. 31 hizkuntzen 40.000 sarrera eskaintzen ditu.
- (Ingelesez) Genealogia Maia hizkuntzen familiako zuhaitz genealogikoa, ISO kodeak azalduz.
- (Ingelesez) Bibliografia Maia hizkuntzei buruzko Texasko Unibertsitatearen bibliografía.
- (Gaztelaniaz) Hiztegia Yucatángo Unibertsitatearen maia-espainiera hiztegia.