Maien zibilizazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Ameriketako zibilizazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maia (argipena)».

Maia Mesoamerikako zibilizazio bat da. Ezaguna da kolonaurreko Amerikan hizkuntza idatzi erabat garatu bakarra zuelako, bai eta artearengatik, arkitekturagatik, eta matematika nahiz astronomia sistemengatik. Mesoamerikako kronologiaren arabera, aro klasiko aurrekoan (Kristo aurreko 2000. urtetik Kristo ondorengo 250. urteraino) ditu hastapenak; maia hiri askok aro klasikoan (250. urtetik 900. urteraino) izan zuten loraldia; eta aro klasiko ondokoan jarraitu zuen, espainiar kolonizazioak maia zibilizazioa deuseztatu zuen arte.

Zibilizazio haren ondorengo gisa, Mexikon eta Erdialdeko Amerikan, maia etniak bizi dira gaur egun ere. Milioika dira etnia horietako kideak, eta askok maia hizkuntzak hitz egiten dituzte. Espainiako Gobernuaren agintari kolonialek eta Erromatar Eliza Katolikoko elizgizonek maien testu gehien-gehienak suntsitu zituzten, baina bakan batzuek iraun dute.

Janzkera

Biztanleriaren zati handi bat nekazaritzan aritzen ziren, horregatik, laboretarako arropa egokia erabiltzen zuten. Baina, maila sozial bakoitza bere arropa erabiltzen zuen besteez desberdintzeko.

Jende gehiena arropa sinpleekin janzten ziren; emakumeak beraien gona eta mantuekin, eta gizonak galtzontzilo handi antzeko batzuekin patí izenekoak. Baina, noblezia arropa oso garestiak, pisutsuak eta korapilatsuak eramaten zituzten. Arropaz aparte, apaingarri oso biziak eta bitxiak zeramaten.

Emakumeak

Emakumeak garrantzitsuak izan ziren maien kulturan, eta gutxi batzuk gobernatzera heldu ziren. Haiek oso garrantzitsuak ziren familiaren ekonomiarako, hainbat gauzak eta oso ezberdinak egiten zituztelako. Familiari laguntzeaz aparte, animaliak hesitzen zituzten. Ekitaldi erlijiosoetara ezin ziren joan, baina batzuetan emakume atsoak, festa batzuetara joan behar zuten derrigorrez.

Ezkontza, gurasoentzat, helburu ekonomiko edo/eta bi familia lotzeko egiten ziren.

Ohituren adibide bat; ezkondu berri dagoen gizon bat, aitaginarrebaren agindupean egoten ziren, kasu batzuetan bost urte iraun ahal zuen aginpide honetan.

Ezaugarri fisikoak

Esaten da maiak buru zabala, kuku-sudurra, ile beltza eta lazioa, bekoki nasaia,begi marroiak, lepo laburra eta sorbalda oso zabala zuten.

Politika

Maien aro klasikoan (290-909 k.o.) gobernatzaileak, k´inich (Eguzkiaren aurpegia), ahaw te´ (gizon zuhaitza), ch`ul ahaw (gizon sakratua) edo bakab (lurra mantentzen duena). Beste batzuk, ez hain inportanteak, ahaw (jauna) soilik deitzen zituzten. Beste hiri batzuetako bigarrenak, sahl deituak,  fideltasuna ematen zioten ahaw te-ri.

Txanpona

Ez ziren txanponak existitzen komertziorako, bakarrik trukea egoten zen. Eta aldi gutxi batzuetan kakao aleak erabili ziren. Ez zegoen balio zehatzik, baina adibidez; untxi bat, gutxi gora behera, hamar kakao ale balio zuen.

Lurraren propietatea

Gobernatzaile gorenak (ahau), lur eremuak ematen zituzten biztanleriari begira (maila soziala).

Itsasoko garraioa

Itsasoko garraioa oso garrantzitsua izan zen komertziorako eta bere ekonomiarako. Haien itsasontziak oso sinpleak ziren, hala ere, itsasontzi hauekin itsasoratzea lortu zuten. Itsasontziak, hogei eta berrogei arteko pertsonen kopurua gehi merkantzia eraman ahal zuten.

Lurreko garraioa

Bide asko eta oso konplexuak zituzten. Bide hauen eraikitasuna, labore zaila eta pertsona askoren beharra zuen.

PROZEDURA: Lehenengoz, bidetik oztopo guztiak kentzen ziren. Gero, bide hau harri erraldoi batekin lisatu egiten zen. Azkenik, area bota eta harriak betatzen zituzten.

Gurpila ezagutzen zuten arren, oso aldi gutxitan erabili zuten, baina, ez dakigu zergatik.

Herri eta nazio garrantzitsuenak

Maien artean tribuak ezberdintzen ziren, zer egiten zuten eta non kokatze ziren arabera, adibidez; putunak, arrantza eta itsasoko komertziorako arduratzen zirenak.

Errituak

Erlijiosoak, piramideen tenpluetara joaten ziren ospakizunetara, kanpoan, behealdean edo piramidearen aurrealdean. Haien jainkoei eskatzen zieten bizitzako abantailak, osasuna eta bizimodu egokia, oparien eta erritu konplexuen truke.

Haurrak, emakumeak eta urre zatiak botatzen zituzten Cenote Sagradora de Chichén Itzá Chaac jainkoari eskaintza moduan ematen zioten.

Errituak hainbat helburu ezberdin zituen. Dantzatzea ere zen errituetako parte nagusi bat. Gizonak eta emakumeak beraien dantza partikularrak zituzten eta oso gutxitan elkarrekin dantzatzen zuten. Jainkoetara zuzenduta zeuden festak egun zehatzetan ospatzen ziren, tzolkin izeneko erritu egutegia.

Ospakizunetako elementuak

AUTOSAKRIFIZIOAK: mihia, lobuluak eta organo sexualak, zulatzen zituzten eta hauen odola eskaintzen zuten. Odol hau paperarekin, gantz begetalarekin eta abarrekin batera erretzen zen.

ANIMALIEN SAKRIFIZIOAK

GIZA SAKRIFIZIOAK: Guda presoei, esklaboei edo haien jaiotzagatik aukeratutako pertsonei, bihotza kentzen zieten edo burua mozten zieten.

Heriotza maien kulturan

Maientzat, hilda dagoen pertsona baten arima bide luze bat hazten du, xibalá-rino. Maiak hilda zeuden pertsonen kranioak kontserbatzen zituzten eta hauei janari eskaintzak egiten zieten.

Giza sakrifizioak

Giza sakrifizioak egitea oso normala zen Mesoamerikako herrialdeetan. Jainkoak ezin zituzten hartu gauza ez janari materialak, jainkoak sobrenaturalak zirelako. Orduan, gizakiak eman behar zieten elikagaiak energia kosmikoa eduki behar zuen eta hau pertsonetan odolean eta bihotzean dago. Autore batzuk giza sakrifizioa Mesoamerikan egiten zirela esan dute, proteina beharragatik herri erlijiosoetan. Sakrifizio hauek, gehien bat, klase sozial altua, hau da; pribilegiatuak egiten zuten pentsatzen zutelako jainkoak haien odola hobeagoa zelako.

Pilotaren jokoa

Maiak pilotaren jokoa erritu moduan hartzen zuten. Pilotaren jokoa unibertsoaren sorrera eta artoaren sorreraren mitoak berregin; eta beste fenomeno astronomiko batzuk.

Joko hau denborarekin aldatuz joan zen; urtea eta lekuaren arabera. Honen helburua pilota zirkunferentzia batetik sartzea zen. Oraindik Guatemalan eta Mexikon jokatzen da turistei erakusteko nolakoa zen beraien aurrekoen joko bat.

Jokalari kopurua taldean ez zen zehatza,jokalaria ia beti gudan hartutako presoak ziren, eta galtzen bazuten zigor batekin ordaintzen zuten.

Artea lumekin

Lumak apaingarriak egiteko erabiltzen zituzten.

Maien lurraldearen hedadura

Espainiarrak iritsi aurretik maia herriak Ameriketako zibilizaziorik garrantzitsuena garatua zuen. Une gorenean, maia kulturak lurralde zabala hartu zuen: egungo Mexikoko hegoaldea (Yukatan, Campeche, Quintana Roo, Chiapas eta Tabasco estatuak) eta Belize, Guatemala, Honduras eta El Salvadorko zatiak (325.000 km2 inguru).

Maien zibilizazioa garatu zen lurraldea hiru zatitan bereizi ohi da: hegoaldea, hots, Ozeano Bareko kostalde beroa eta Guatemalako eta El Salvadorko goi lurrak; erdialdeko oihan tropikala, hau da, Mexiko, Guatemala eta Hondurasi dagozkien behe lurrak, eta iparraldea edo Yucatan penintsula lehorra.

Historia

Palenque maia herriko Jauregia izeneko tenplu multzoa.

Proba arkeologikoen arabera, maiak orain 3.000 urte hasi ziren arkitektura zeremoniala eraikitzen. Maien eta Yucataneko beste zibilizazio baten, olmeken arteko berdintasunaz asko eztabaidatu da. Dirudienez, olmekek eta maiek asko eragin zuten elkar. Teoria batzuen arabera, olmeken ondorengoak Guatemala aldera emigratu zuten, bertako biztanleekin nahastuz eta maien aitzindariak sortuz.

K. a. 3000. urtearen erditsuan zenbait ehiztari talde kokatu ziren Guatemalako goi lurretan, geroago maia kultura sortu zen mugen barnean. K. a. 2000. urtetik maia zibilizazioaren oinarri izan zen artoa landatzeari ekin zioten. Maien zibilizazioa hiru alditan bereizi ohi da: Aro Aurreklasikoa (K.a. 1500 - K.o. 300), Aro Klasikoa (K.o. 300 - 900) eta Aro Postklasikoa (900 - 1519).

Aro Aurreklasikoa

Lehen nekazari herriak, K. a. 1500 ingurutik aurrera, herriak eraikitzen hasi ziren Ozeano Barearen aldean, gaur egungo Mexikoren eta Guatemalaren artean (Ocos, Cuadros), eta erdialdeko Chiapasen; hango biztanleek artoa, babarruna eta kuia ereiten zuten. K. a. VIII-III. mendeetan biztanleria handitu zen eta lurrez eraikitako lehen hiriak sortu ziren hegoaldean (Kaminaljuyu, Izapa) eta erdialdean (Uaxactún, Tikal); aldi hartan ez zuten ez harrizko arkitektura, ez idazkera, ezagutzen, baina zeramika monokromoan hainbat estilo erabili zituzten (Las Charcas, Mamom).

K. a. III - K. o. IV. bitarteko mendeetan, erdialdean (Peten) bereziki, eta iparraldean (Yucatan) eraikitako hirietan (Tikal, Copán, Palenque, Petén, Cobá) zientzia, teknika, eta arte maiaren ezaugarriak agertu ziren: idazkera hieroglifikoa, zeramika polikromatua, egutegia (K.o. 250 inguru). Arkitekturaren ezaugarriak ere orduan finkatu ziren: plataforma, piramidea eta tenplua garaiak.

Aro Klasikoa eta gainbehera

Aro klasikoan aurreko joerak indartu ziren eta maien zibilizazioak gailurra iritsi zuen. Nekazaritza indartu zen, biztanleria ugaldu eta hiri berriak egin zituzten, aldi berean lehengo aroko hiriak eraikuntza berri ederrez hornitzen zituztela: Tikal, Palenque, Copán, Uaxactún, Piedras Negras, Yaxchilan, Bonampack, Rio Bec, etab. Hala, 5.000 biztanletik 50.000 biztanle arte zuten 40 hiri baino gehiagotan, 2 milioi inguru pertsona bizi ziren. Antza denez, hiri hauek administrazio eta erlijioguneak ziren eta jendea haien inguruan bizi zen. Hiriak edo eskualdeak federazioetan elkarturik bide zeuden. Gehienbat erdialdean kokaturik zeuden hiri horiek, eta 600-900 urte bitartean etengabeko aurrerapena izan zuten harik eta X. mendearen amaieran maien kulturak bat-bateko gainbehera izan zuen arte; biztanleek hiriak utzi zituzten, eta laster estali zituen landaredi tropikalak. Erorketa horren arrazoiak ez dira ezagunak oraindaino eta hipotesi anitz egin dira desagertze hau ulertzeko: landa lurrak agortu izana, izurriteak, klimaren aldaketa, agintarien aurkako matxinadak.

Aro Postklasikoa

Maien kultura, alabaina, iparraldean berpiztu zen X. mendearen amaieran leinu nahasketa baten ondorioz, eta postklasikoa deitu den aroa hasi zen horrela. Izan ere, 978tik 987ra Mexikotik heldu ziren toltekak Chichén Itzá hiriaz jabetu ziren eta han kokatu ziren, era horretara maia-tolteka deritzan aldia hasi zela. Arrotzak maiekin nahastu ziren eta beste arkitektura mota bat, erabat tolteka ez dena, ezta maia klasikoa ere, garatu zuten Yucatan-eko hirietan (Chichén Itzá, Uxmal, Kabah, Izamal, Tulum, etab.). Aldi hartako hiru hiri nagusiek (Chichén Itzá, Uxmal eta Mayapan) elkarte hegemoniko bat eratu zuten (987).

XI. mendearen bukaeran elkartea hautsi eta hirien arteko gerra sortu zen, Mayapanek gainerakoak menderatu zituen arte. Mayapan buruzagi izan zen aldiaren ondoren (1200-1450), taldeen arteko gerra zabaldu zen. Bestalde, hegoaldeko goi lurretan, Yucatanen bezala, tolteken eragina zuten moldeak nagusitu ziren eta han ere taldeen arteko gerrak hondamendia ekarri zuen. Hala, espainiarrak maien eremuan sartu zirenean (1525) antzinako inperioen aztarnak baizik ez zituzten aurkitu; hala ere Yucatan osoa menderatzerako 19 urte igaro ziren (1527-1536). Peteneko Tayasalen babestu ziren itza leinukoak luzaroan jazarri zitzaizkien espainiarrei, harik eta 1697an Martin Urtsuak menderatu zituen arte.

Gizartea

Xoc andrea, Itzamnaaj B'alam II.a erregearn izeba-emaztea, soka arantzadun bat mihitik igaroaz (709)

Aro Klasikoan maiak hiri-estatutan antolatuta bizi izan ziren. Hiri-estatu independenteak ziren, ia jainkotzat zeuzkaten buruzagi militarren eta printze gudularien agindupean zeuden; apaizek ere garrantzi handiko tokia zuten gizarte horretan. Beraz, teokrazia batean bizi zirela esan daiteke.

Gizartea mailatan banatua zegoen; guztiz maila bereiziak ziren. Goi-goian agintari politiko nagusiak, apaizak eta noble gerrazaleak zeuden; bitarteko mailan, berriz, artistak, goi mailako teknikariak eta merkatariak; ondoren, maila apalagoan, eskulangileak eta nekazariak; eta, azkenik, gizarte maila guztien azpian, esklaboak.

Erlijioa eta zientzia

Sakontzeko, irakurri: «Maia mitologia»

Izadi gertakariak sakralizatzeagatik ez ezik -beste herri askok ere egin zutena- denbora gurtzeagatik ere -horregatik batez ere- bereizi zen maia herria.

Idazkera eta matematikak

Zenbakiak, 20 oinarriduna (euskaraz bezala)

Askotan maien idazkera hieroglifiko gisa agertu izan den arren, zeinu fonetiko eta ideogramez osatutako hizkuntza konplexu bat zen, orain oso gutxi arte deszifratu izan ahal ez dena. Hitz egindakoa zehatz paperean adierazi ahal zuen "Mundu Berriko" hizkuntza bakarra zen, garaiko europarrek bere idazkerarekin konpara zezaketen bakarra.Matematikari eta astronomiari buruzko ezaguntza haundiak izatea lortu zuten, eta berezko egutegia eta idazkera-sistema zuten, oso aurreratuta zeuden arlo haietan.

Maiek 0 zenbakiaren kontzeptua garatu zuten (ematen duenez, "Mundu Zaharrean" baino mendeak lehenago) eta 20ean oinarritutako zenbaki-sistema bat zuten: zenbaki-sistema hogeitarra. Kalkulu astronomiko ezin zehatzagoak egin zituzten; ilargiaren eta planeten mugimenduari buruzko beraien diagramak begiz inoiz egin diren perfektuenak dira. Maien urtea gurea baino pixka bat luzeagoa zen, 365 egun eta 25 ordutakoa. Maiek amerikako herri indijen guztien idazkera komplexuena zuten eta idazkera honekin haibat gauza idatzi zituzten hauek dira horietako batzuk:

•Desireren kodea:XIII. urtean idatzi zuten, astronomiariburuz hitz egiten zuten.

•Parisen kodea:XIII. urtean idatzi zen, asmakizunei hitz egiten zuten.

•Golieren kodea:Oso txarto zainduta dago. Egutegi bat zuen marraztuta


Gizartearen antolaketa eta kokalekua

Maien kulturaren goieneko unea 300. eta 900. urteen bitarten izan zen.Estatuaren buruzagi nagusiena Halach Uinic deitzen zen, posizio eta kargu hau oinordetzen zen. Halach uinic funtzio militar, politiko eta erlijiosoak betetzen zituen. Maien gizartea mailetan banatuta zegoen erdi aroan bezala piramide bat moduan zeuden antolatuta haien gizartea. Piramidea hola antolatuta zegoen:

1.NOBLEAK

2.ARTISAUAK ETA MERKATARIAK

3.NEKAZARIAK

4.ESKLABOAK (Gerran arrapaturiko pertsonak ziren eta Jainkoei sakrifizioa egiteko erabiltzen zituzten)

Maien zibilizazioa Mesoamerikan bizi izan ziren, lurralde honek hau hartzen zuen: Guatemala, Belice, Honduras, eta mexikoko bost estatu gehiago hartzen zituzten. Lurralde mayetan 44 hizkuntza hitz egiten ziren. Hirian apaizak eta nobleak bizi ziren (hiria erlijioaren zentrua zen),nekazariak landa-eremuetan bizi ziren baina hauek hiritik gertu zeuden. Esklaboak piramideak eta eraikuntzak egiteko erabiltzen ziren.

Erakinak

Maiek eraikin izugarriak egiten zituzten, hauek dira gehien egiten zituztenak: Piramideak eta templu ikaragarriak egiten zituzten eta mundua nola ikusten zuten adierazten zuten haien eraikin eta arte aberatzaren bidez, honez gain ere literatura egiten zuten. Miek egiten zituzten eraikinak normalean harriz eta egurrez egiten zituzten. Gehien erabili ziren egurrak “coba” eta “zapote”-ak izan ziren eta harriak “caliza” “areniska” eta “marmola”. Egur hauek erabili ziren termiten eraginik ez zutelako, material hauekin hainbat eraikin egin zituzten.


HAIEN ERAIKIN EZAGUNENAK:

•Kukulkanen piramidea “El castillo”.

•Baloiaren jokua.

•Behatokia “El caracol”.

•El Templo del Dios Descendiente.

•El Templo del Jaguar.

•El templo de los Guerreros.

Ekonomia

Maiak ez ziren talde homogeneo bat, eta haien ekonomia jarduera haundiena nekazaritza zen, eta arlo honetan artoa zen gehien lantzen zutena zen, baina ere beste produktu batzuk landatzen zituzten adibidez:kakaoa,indabak,tomateak,espeziak,etab.... Aldeetan bizi ziren.

Emakumeak

Emakumeak etxeko lanetan aritzen ziren, etxeko lan hauen barruan umeen hazkuntza, janaria prestatu, etxean zituzten animalien hazkuntzataz eta arropak egiteaz arduratzen ziren eta ere zeramikarekin objetuak egiten zituzten, gizonek ez zituzten etxeko lanik egiten.

Bakoizten zereginak

Maiek nekazaritzaren eta harrapaketaren bidez ezkuratzen zuten janaria. Animaliak arrapatzeataz gizonak eta umeak arduratzen ziren, emakumeak masustak,eta haimbat janari natural bilatzen zituzten.

Gerra

Gerra egiteko bakarrik gizonezkoen egin ahal zuten, gazte guztiak gerraren oinarrizko gauzak ikasi behar zituzten, eta gizonezkoek erregeari zebitzatzeko beti prest egon behar ziren, emakumeek gai honetan bakarrik bete behar bat zuten, haien gizonei borrokarako prestatu behar zuen, eta ekintza odoltzuetan sartzen ziren jainkoen omenez eta horrela pentsatzen zuten haien gizonezkoek seguru etxera bueltatuko zirela pentsatzen zutenez ere egiten zuten hori. Maiek gerran erazoak egiterakoan estrategiak erabiltzen zituzten eta erazoa planeatzen zuten.

Astronomia

Astronomian ere aurrerapen haundiak zituzten 365 egunetako egutegi bat zuten 18 hilabete zituzten, 20 egun zituen hilabete bakoitzak eta beste bat 5 egunekoa bakarrik. Hilabeteen izenak hauek ziren: Pop, Uo,Zip, Zotz, Tzec, Xul, Yaxkin, Mol,Chen, Yax, Zac, Ceh, Mac, Kankin, Moan, Pax, Kayab, Cumbu eta Uayeb.

Maien “show” garrantzitzuena baloi batekin egiten zen jolas bat zen, futbolaren antzekoa zen, baina galtzen zutenei burua mozten zieten. Ekitaldi erlijioso bat zen astroekin erlazioa zuena zen. Maiek pentzatzen zuten gure mundua existitu baino lehen beste mundu batzuk zeudela, baina hauek desagertu egin zirela.

Beraien ustez unibertzoa 3 atal zituen:

•Zerua

•Mundua

•Inframundua

Zeruak 13 kapa zituen eta inframundua munduaren bekaldean zegoen eta 9 kapa zituen.

Janzkera

Oso garrantzitsua izan zen.Sudur zulaketak,emakumeek soineko bordatuak eramaten zituzten eta gizonezkoek,kapa bordatuak eramaten zituzten,.

Botikak

Normalean botikak belarrekin egiten zituzten, baina ritualekin ere egiten zituzten.

Erlijioa

Politeistak ziren,eta norbait hiltzean bere etxean lurperatzen zuten.

Hauek ziren jainko nagusiak:

•Gerraren jainkoa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen(Buluk Chanbtan).

•Euriaren jainkoa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen (Chac).

•Erleen jainkoa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen (Ah Mozenkab).

•Erregeen jainkoa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen (Bolon Dzacab).

•Inframunduko jainkoa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen (Chac Bolay).

•Artoaren jainkoa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen (Ah Mon).

•Merkatuaren jainkoa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen (Itzamna).

•Eguzkiaren jainkoa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen (Ahau kin).

•Ilargiaren jainkosa zen eta haien hizkuntzan horrela idazten zen (Ix Chel).

Zeramika

Hainbat formatara egiten zuten:

•Erliebean

•Grabatuan

•“Pastillaje”-an

•“Sellado”-an

Zeramikarekin ibiltzea eta gauzak egiteataz emakumeak egiten zuten.


Arkitektura

Arku (edo ganga) izuna, Labna

Greziar edota Erromatar arkitektura bezain ikusgarria, maien arkitekturak milaka urte hartzen ditu bere baitan: lehenengo harrizko menditxoetatik, aski ezagunak diren eskaileradun piramideetaraino. Tikal, Palenque, Copán eta Calakmul bezalako hiritzarrak eraiki zituzten eta beraien joko gogokoenetako, pilota jokorako, pilotaleku handiak zituzten herrialdeko mutur batetik bestera.

Eraikin nagusiak tenplua eta jauregia ziren, harrizkoak gehienak, eta ugariak ziren, orobat, aldareak eta oroitarriak; espazio zabalen inguruan antolatuta zeuden hiriak, eta plaza lauki-luzeen inguman eraikitzen ziren tenpluak, jauregiak edo biak batera. Hasieran tenpluek izan zuten hirietan nagusitasuna, baina azken Aro Klasikoan ugariago eta bikainagoak izan ziren jauregiak. Askotan hainbat eraikinez osaturiko arkitektura multzo nahasi samarrak eratu zituzten, akropoli modura: garai bakoitzean eraikitako atal berriak elkarri egokitzeko eskailera eta elkarren gainka hezala eraikitako atalak ageri dira, baina multzo orekatuak dira aldi berean.

Arkitektura elementu aipagarriena ganga izuna edo harri irtenekiko ganga zen. Sabaiak eraikitzeko oso modu berezia zen, lastozko txabola maiaren sabaiaren itxurari jarraituz egina. Txabolak lauki luzeak ziren, luze baino garaiagoak, eta lau isuriko teilatua zuten. Molde horri berari jarraituz eraiki zituzten harrizko eraikinak : bi hormen gainetik batetik besterako harri lauzak jartzen zituzten, harik eta bien arteko espazioa harri bakar batek jaten zuten arte, giltzarri baten modura, malda handiko teilatuak osatuz. Horrek areto luze eta estuagoak eraikitzeko aukera ematen zien. Dena dela, era horretako sabaiez gainera, sabai laua ere erabiltzen zuten, orobat, bizkar hagez eta karez egina.

Tenpluek piramide tankera zuten, eta jauregiak berriz eraikin horizontalak ziren. Jauregi gehienek elkarri loturiko bi areto edo ganbera sail luze zituzten, barne igarobide edo galeriez elkarri lotuak. Oro har ate bakarra zuten jauregira sartzeko eta barne ate batek lotzen zituen barneko aretoak; badira, dena den, fatxadan eta atzealdean atea duten eraikinak. Tenpluak, berriz, bi ganberaz osatuak ziren, eta aurreko hormako atetik zuten sarrera; lehen ganbara ospakizun arruntetarako erabiltzen zuten, eta bigarrena berriz oso ospakizun berezietarako.

Eraikinen oinarrietan terraza moduko egiturak jartzen zieten, lurretik goratzeko: garaiera txikiagoko oinarriak jauregi eta eraikin zibiletan, eta oso garaiak tenpluetan (50 m ingurukoak ere aurkitu dira). Fatxada gehienek bi banda edo gorputz horizontal nagusi zuten, eta tartean lerro edo moldura bat zegoen bi gorputzak bereizten ziarena. Hasieran tarteko harri zerrenda irtena landu gabea zen eta hormak leunak ziren, baina denborarekin fatxada lantzen hasi ziren, tarteko molduratik sabairainoko tartea lehenik, eta fatxada guztia ondoren, Aro Postklasikoko garaian batez ere.

Fatxaden lanketa bereziki aipagarria izan zen Palenquen eta Puuc inguruan. Palenqueko eraikinetan kare estukozko marrazki oso konplexuak agertzen dira, eta Puuc inguruan mosaiko geometrikoez apainduriko horma bikainak aurkitu dira.

Ipar Akropolia, Tikal, Guatemala

Tikal da maien zibilizazioaren aztarnategi antzinakoena. 16 km²-ko eremua hartzen zuen. Terraza eta eskailera bidez loturiko sei tenplu-piramide handi ditu, 40-70 m bitarteko garaierakoak, eta haien ateburuak zurezko eskultura bikainez hornituak zeuden. Tenpluez gainera, jauregi bikainak ere eraiki ziren bertan.

Copan maien Aro Klasikoko zientzia gune izan zen. Hiriaren egitura nagusia akropoliak eta hari loturiko bost enparantzak osatua da, eta aipagarria da, orobat, piramidez, tenpluz eta terrazez osaturiko multzoa, eraikin berriak eranstearen poderioz 5 ha-ko eremua eta 38 m-ko garaiera iritsi zuena. Han daude hiriko tenplu ederrenak.

Baina Copango monumentu aipagarriena eskailera hieroglifikoa da, zalantzarik gabe. 62 mailako eskailera bat da, eta aurpegi guztiak ditu hieroglifoz hornituak: maien lurraldeko idazkunik luzeena da.

Palenque hiri maia klasiko nagusietako bat da. Ez da heste hiri batzuk bezain harmonikoa. Multzo nagusia Jauregia da, oinarri trapezoidal batean eraikia, baina monumentu aipagarriena Dorrea da. Izan ere, gainerakoetatik oso desberdina da, ez baita horrelako beste eraikinik aurkitu hiri maietan: irispiderik gabeko oinarri bat du eta oina laukia du ia. Berezia da, orobat, Idazkien tenplua, tenplu-piramide izateaz gainera hilobi gisa erabilitako bakarra baita; gainerakoetan piramide formako atala ez zen barnetik irekia, eta honek, aldiz, hileta ganbera bat zuen barruan.

Uxmal maien zibilizazioaren azken aldian gorena iritsi zuen hiria da, eta tolteken eragina nagusitu aurrekoa beraz. Ezaugarririk aipagarriena monumentu nagusietako mosaiko bikainak dira. Eraikinak ere aski bereziak dira, harri handiak agertzen dira elkarren gainka jarrita bezala, eta egunean zehar argitasunaren arabera argi-itzal bereziak sortzen dituen marrazki bat osatzen dute. Gobernariaren etxea da ospetsuenetako bat; erlaitzak 20.000tik gora pieza apaingarri ditu. Gobernariaren etxetik iparraldera Mojen komentua dago, eta iparralderago Iparraldeko Eraikina, oso handia eta garaia. Aurrealdeko erlaitza bikain zizelaturik dago. Aipagarria da, azkenik, Aztiaren piramidea.

Chichen-Itza hiria da, orobat, aipagarria, baina aurreko hiri maiek ez bezalako ezaugarriak dituelako bereziki. Izan ere, tolteken eragin betearen garaian eraiki zen, eta maien arkitektura tradizionala eraldatu zuen. Dena dela, hainbat garaitako monumentuak aurkitu dira han ere, toltelkak iritsi aurrekoak asko eta asko, Gazteluan, Gudarien tenpluan eta abarretan ikus daitekeen bezala. Berrikuntzetan kontuan hartzekoak dira ondoko hauek: zutabeek badute eginkizun jakin bat, ez dira apaingarri soilak, horrela espazio zabalagoak eratzen dira eta sabai lauak erabiltzen dira. Eraikinen bolumena handitu egiten da eta kokaera ikusgarriagoa ematen zaie. Eskultura lanek dramatismoa areagotzen dute, eta gudariak irudikatzen hasten dira, besteak beste.

Eskultura

N zutarriaren hegoaldeko aurpegia, Copan. K'ac Yipyaj Chan K'awiil ("Kea darion maskorra") erregea irudikatzen du. Catherwoodek marraztua 1839an.

Eskultura maiaren urrezko aroa VII-X. mendeen artekoa izan zen, baina arkitekturarekin gertatzen den hezala, eskualde bakoitzak bere ezaugarri eta oparoaldia izan zuen. Dena den, orokorrean pentsamendu erlijiosoaren eta dinastien historiaren adierazpidea izan zela esan daiteke; agintarien nahia herritarrei helarazteko erabili zuten, erlaitz, ateburu eta aldareetako eskultura eta maien ideologiaren eta kosmologiaren erakusgarria nagusia da. Garai klasikoan oroitarriak eta aldareak apaindu ziren batez ere, kareharriz; klasikoaren ondokoan, berriz, fatxadetako hormak -gisuzko idazki hieroglifikoez- eta monumentuetako ateburuak, erlaitzak etab. -zurezko eskulturez-. Aipagarria da hasierako zurruntasun eta irudi hieratikoetatik azken aldiko dinamikotasunera nabarmentzen den bilakaera; hasieran irudi hieratikoak egin zituzten, zurrunagoak, baina azken garaiko eskulturetako aurpegiak naturalistagoak dira, eta idealismo eta eskematismo nabarmena duten arren, xehetasunetan gero eta kutsu errealistagoa eman zitzaion.

Obra eta aztarnategi aipagarriei dagokionez, bereziki azpimarratzekoak dira Palenqueko estukozko behe-erliebeak eta hieroglifoak. Peten oroitarriengatik da ospetsua, han hasi baitziren era horretako lanak egiten, eta Tikal, Chichen-Itza eta Uxmalen zurezko apaindura bikainak aurkitu dira.

Pintura eta zeramika

1 Egiturako freskoak, Bonampak

Pintura maiaren erakusgarri bikainenak Bonampak hirikoak dira (K.o. 790), bikain kontserbatu baitituzte behinolako forma eta kolore guztiak. Printzerri maia Niki bateko bizitza adierazten dute, xehetasun handiz: soldaduak, musikariak, haurrak, jantziak, tresnak, armak, etab. Eskulturan bezala, Bonampakeko irudietan bilakaera nabarmena ageri da hasierako garaietako irudiei buruz: irudiak errealistagoak dira, bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta jarrera lasaiagoa agertzen dute. Monumentuetako hormetan eta hilobietan erabili zen batez ere pintura; gorteari eta eguneroko bizitzari buruzko irudiak nagusiki lehenengoetan eta irudi sinbolikoagoak hilobietan. Koloreetan gorria eta beltza ziren erabilienak.

Irudien ilea marrazteko kobre tankerako kolorea erabiltzen zen, eta horia, urdina, arrosa eta berdea ere agertu dira.

Zeramikari dagokionez, aipagarriak dira terrakotazko ontziak, oso soilak diren arren irudi bikainez margotu ohi zituztelako. Ontzietako irudien eta zeramikazko estatua txikien bitartez maien bizitzari buruzko hainbat xehetasun ezagutu ahal izan da: lanbideak, janzkera, etab.


Zibilizazioaren aurkikuntza

Maien zibilizazioaren hondakinak ez ziren 1839 arte egin ezagunak, John Lloyd Stephens estatubatuarrak eta Frederick Catherwood marrazkilariak hainbat hiri galdu bisitatu zituztenean. Idatzi zuten marrazkidun egunkariak antzinako kultura honenganako jakin-mina sortu zuen mundu osoan.

Guatemalako eta Belizeko egungo biztanle asko maia dira odolez eta hizkuntzaz; halaber, Mexikoko herri txiki askotan maia kultura existitzen da oraindik.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maien zibilizazioa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak