Maiak (gune nuklearra)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maiak gune nuklearreko satelite irudia.

Maiak (Errusieraz: Маяк, "itsasargia") Errusiar Federazioko instalazio nuklear handienetako bat da. Errusiako hegoaldeko Txeliabinskeko oblastan dago, Ural mendietan, Kazajstango mugatik gertu. Txeliabinsketik 72 km iparraldera, Jekaterinburgetik 150 km hego-ekialdera eta Moskutik 1.400 km ekialdera dago.[1]

Gune nuklearraren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Munduko Gerraren amaieran, Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoekin, AEBren nagusitasun nuklearra agerian gelditu zen. Gerra Hotzaren hasierak arma lehiaketa ekarri zuen eta Stalinek Sobiet Batasunaren programa nuklearra abiarazi zuen. Maiak gune nuklearra testuinguru honetan eraiki zen, ezkuturik ezkutuenean. Eraikuntza 1945eko azaroan hasi zen eta plutonioren ekoizpena 1948ko ekainean. 1949ko abuztuan, Stalinen 70. urtebetetzerako, lehenbiziko bonba nuklear sobietarra eztandarazi zuten, Maiakeko plutonioa erabiliz egina. Harrezkero Maiak, bai plutonioa eta arma nuklearrak egiteko, bai erabilitako erregai nuklearra birprozesatzeko gune nagusia izan zen[2]. Denetara plutonioa ekoizteko bost erreaktore nuklear eraiki ziren. Gaur egun tritioa eta erradioisotopoak ekoizten ditu baino plutoniorik ez. Atzerriko hondakin nuklerrak tratatu eta biltegiratzeko proiektuak eztabaida piztu du.[1]

1948 eta 1956 artean, Maiakeko hondakin nuklearrak Ob ibaiaren adarra den Tetxara isuriak izan ziren. Inguruan bizi ziren 124 mila pertsonak ibai honetatik hartzen zuten edateko ura eta denbora luzean erradiazioa pairatu zuten. Erradiazioaren larritasuna aitortu zenean 7.000 biztanle ebakuatu zituzten baino orduko 8.000 lagun hilak ziren kutsaduragatik. Siberia mendebaldeko Karatxai aintziran ere isuri ziren hondakinak. 1967ko lehortean aintzira agortu zen eta haizeak 2.400 km²-an barreiatu zituen hauts erradiaktiboak.[2]

Kyshtymeko hondamendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kyshtymeko ezbeharra»

1957. urtean, Maiakeko hozte sistemetako batek eztanda egin zuen eta bildutako erradioaktibitatearen erdia baino gehiago (Txernobylgo hondamendian baino gehiago) atmosferara irten zen. 1.000 km² kutsatu ziren. Ehunka lagun hil ziren eta beste milaka batzuk ebakuatu zituzten, baina gehiengoa han utzi zuten. Azkenean, 272.000 pertsonak jasan zituzten Maiakeko erradiazioaren ondorioak.[1][3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Mayak», Greenpeace.
  2. a b «MAYAK, Una fábrica de muerte en Rusia», Greenpeace.
  3. «La catástrofe nuclear de Kishtim, un desastre silenciado por Moscú y minimizado por la CIA», El País, 1986-05-05.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maiak (gune nuklearra) Aldatu lotura Wikidatan