Maialen Chourraut

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maialen Chourraut
Maialen Chourraut
Datu pertsonalak
Izen osoa Maialen Chourraut Iurramendi
Jaio 1983ko martxoaren 8a
Lasarte (Gipuzkoa)

Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte, 1983ko martxoaren 8a -) euskal kirolaria da, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen dena. Atletico San Sebastian arraun taldean aritzen da.


Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar aldiz Espainiako txapelduna izan da[1]. 2009ko Munduko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen eta 2011koan brontzezkoa. 2012an Cardiffen eta Pauen jokatutako Munduko Kopako probetan nagusitu zen[2] eta Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen[3].

Hona hemen bere emaitzak nazioarteko txapelketa ofizialetan:

Urtea Txapelketa Lekua Postua Proba
2007 Munduko Txapelketa[4]  Foz do Iguaçu (Brasil) 14.a K-1 Slaloma
2007 Munduko Txapelketa[4]  Foz do Iguaçu (Brasil) 7.a K-1 Slaloma taldeka
2008 Olinpiar Jokoak[5]  Beijing (Txina) 16.a K-1 Slaloma
2009 Munduko Txapelketa[4]  La Seu d'Urgell (Katalunia) 2.a (zilarrezko domina) K-1 Slaloma
2009 Munduko Txapelketa[4]  La Seu d'Urgell (Katalunia) 11.a K-1 Slaloma taldeka
2011 Munduko Txapelketa[4]  Bratislava (Eslovakia) 3.a (brontzezko domina) K-1 Slaloma
2012 Olinpiar Jokoak[5]  Londres (Erresuma Batua) 3.a (brontzezko domina) K-1 Slaloma

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maialen Chourraut Aldatu lotura Wikidatan