Maiatzaren hiruko fusilamenduak
Wikipedia(e)tik
| Maiatzaren 3ko fusilamenduak |
| Francisco Goya, 1814 |
| olioa oihal gainean |
| 268 × 347 cm |
| El Prado museoa |
Maiatzaren hiruko fusilamenduak (gaztelaniaz, El tres de mayo de 1808 en Madrid, Los fusilamientos de la montaña del Príncipe Pío edo Los fusilamientos del tres de mayo) Francisco Goyak 1814an egindako margolana da, egun Madrilgo El Prado museoan dagoena. 1808ko maiatzaren bia koadroarekin batera, Espainiako behin-behineko gobernuak eskatu zion Goyari, Napoleonen okupazioari aurre egin zion erresistentziaren omenez.
Margolana gerraren lazturaren ikur bilakatu da haren edukiari, aurkezpenari eta indar emozionalari esker. Gainera, garaiko konbentzionalismoa hautsita geratzen da lan honetan. Izan ere, gerraren irudikapen tradizionalaren bideari ez dio jarraitzen, eta berria da estiloari, gaiari eta asmoari dagokienez.