Maibaum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maibaum enborra edo makila Alemaniako Munich hiriko Viktualienmarkt azokan ikusgai.

Maibaum (alemanez), majtræ (danieraz), maypole (ingelesez) edota majstång (suedieraz) delakoak euskaraz "maiatzeko zuhaitza" edota "maiatzeko makila" esan nahi du, hau hainbat metro garairako enbor edo makil bat da, adar, kolorezko zinta eta tokian-tokiko elkarte nahiz hirien armarriez apaindua. Enbor edo makil hau maiatzaren hasieran altxatu ohi da, betiere usadiozko jai edo festa baten zati gisa. Herrialde aleman hiztunetako ohitura edo ospakizuna da.

Beste herrialde batzuetako nolabaiteko parekidea, tartean San Joan gaua litzateke, Euskal Herrian adibidez, San Joan sua pizteaz gain herriko plazetan enbor handi bat altxatu eta bertara igotzeko ohitura ere baidago.

Tokian-tokiko ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alemania eta Austria: Alemania eta Austrian Maibaum enborra maiatzaren 1an edota besperan altxatu ohi da. Bavaria, Baden-Wurtemberg eta Austriako eskualde askotan herri-festa baten lagundurik ospatu ohi dira.

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Harana udalerrian nahiz eta antzina ohitura hau askoz ere hedatuagoa egon, gaur egun oraindik Done Bikendi Harana herrian Maiatza ("El Mayo") izeneko enborra landatzeko ohitura mantentzen da. Herri honetan leku zehatz batean maiatzaren 3an altxatu eta irailaren 14a arte ez da handik kentzen.

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Sakana eskualdeko Etxarri-Aranatz, Bakaiku eta Iturmendi udalerrietan maiatzaren 1an Urbasako gainaldean enborra altxatu ohi da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maibaum Aldatu lotura Wikidatan