Maisha MC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maisha 02 1391602762

Maisha MC (Barakaldo, Bizkaia, 1986) Euskal Herriko artista multidisziplinarra da: ekoizle musikala, DJ, euskarazko rap kantaria eta sortzailea. Euskadi Irratiko eta ETB1-eko kolaboratzailea da ere bai.

Artea

  • Taupaka Elkartea, partaidea, 2014 - gaur egun.
  • ZAWP (Zorrozaurre Art Work in Progress), partaidea, 2012-2015.
  • DSS2016 (Donostia San Sebastián 2016, Europako Kultur hiriburua), komisario artistikoa, street tARTar festibalaren diseinatzailea eta antolatzailea, 2015-2016.
  • "BILBRONX: Kalea in da house!", kaleko arteen festibalaren diseinatzailea eta antolatzailea, Loraldia jaialdiaren programazioaren barnean, 2016.

Musika

  • 121 krew euskarazko hip hop taldeko partaidea da. Mondosonoro musika aldizkaren esanetan, 121 krew euskal raparen errege dira, Norte Apache eta Kodigo Norterekin batera.
  • Patrol Destroyers taldearen ekoizle musikal eta DJ-a da.
  • Aritz Sound System (Selektah Kolektiboa zena) taldearen showetan (Bertsound System, besteak beste) parte hartu du MC lanak egiten.
  • Euskal Herriko hip hop, elektro eta dubsteparen erreferentzia da. Euskaraz rapeatu eta inprobisatzen duten MC gutxietarikoa, eta Euskal Herrian dubstep ekoitzi zuen lehenengoetariko produktorea.
  • 200 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, Manu Chao, Violadores del Verso, edo Tote King bezalako artistak teloneatuz.
  • Esne Beltza taldearekin ere kolaboratzen du zenbait kontzertuetan.
  • Break on Stage 2012 -ren speakerra izan zen.
  • 2012. urtean Maisha eta Hawa DJ eta ekoizleek NASTY BILBAO estudioa zabaltzen dute ZWAP kolektiboaren bitartez, euskarazko raparen eta Euskal Herriko elektronika bultzatuz.
  • Taupaka Elkartearen parte da, kultura librearen bultzatzaile bezala.

Irratia

(2010 - gaur egun ) EiTBko, hain zuzen Euskadi Irratiko "Faktoria" programaren kolaboratzailea da. Hasieran Dj Makala-rekin batera musika aukeratzen du, eta geroago irrati esatari bezala aritzen da Irati Andarekin. Gaur egun bakarrik aritzen da "Arts & Science" sekzioarekin.

(2007-2009) Tas-tas Bilboko irrati librearen kolaboratzailea izan zen "121 ahotsik gabekoen ahotsa" irrati saioan, non kaleko albisteak rap doinuan jorratzen diren.

Diskoak eta musika ekoizpena

  • 2016:
    • Patrol Destroyers - Ga$ kanta eta bideoklipa argitaratu zuen.
    • 121 krew - Mahatsen denbora / Azken afaria CD bikoitza argitaratu zuen, ekoizle musikal eta MC lanak egiten.
    • Maisha MC feat Fani - Heaven knows what kantaren ekoizle musikala eta MCa.
  • 2015:
    • Patrol Destroyers - Agur Xiberua Remix kanta eta bideoklipa argitaratu zuen.
  • 2014:
    • Norte Apache VS Patrol Destroyers - Errima diskoan parte hartzen du, hiru base musikalekin eta diskoaren grabazioarekin.
    • Norzzone - Amairu dok diskoan parte hartu zuen, hiru base musikalekin eta diskoaren grabazioarekin.
    • Kaskagorri - 25 urte, Kaskagorri konpartsaren 25. urteurrena ospatzeko egindako kantaren ekoizpen musikala, Pentatonix Folk taldearekin batera.
    • Patrol Destroyers - Arnasa bideoklipa argitaratu zuen.
    • Oliba Gorriak - Ideien guda diskoaren sarrera ekoitzi zuen, Hawarekin, Patrol Destroyers izenaz.
  • 2013:
    • Patrol Destroyers - Bizitza bideoklipa argitaratu zuen.
    • Askapen Sound Systema - Mundua Salgai diskoan kolaboratu zuen.
    • Patrol Destroyers - Hotza, dusbtep/reggae singlea ekoitzi zuen, Hawa DJarekin batera. ENTZUN! aldizkariak 2013. urteko euskarazko kantu onenen bildumarako hautatu zuen.
    • Pa'lante Venezuela diskoan parte hartu zuen bere musika eta ahotsarekin. CD hori Venezuelako eta Euskal Herriko rap kanten bilduma bat da.
  • 2012:
    • Gose IIIII CDan, Gose - Naizena izateko kantaren triki-dubstep remix bat egin zuen, Hawa DJ eta Zigor Dz-rekin batera.
    • Taupaka kolektiboak argitaratutako bilduman, 121 krew - Iraganaren Etorkizuna abestiaren ekoizle eta MCetariko bat izan zen.
    • Norzzone - Bizirik diskoan, Hawa DJarekin batera egindako beat batekin ageri da.
  • 2006-2007: euskarazko lehenengo hip hop kantak kaleratu zituen: Intro, Eklipsea eta Ibtisamah.

Telebista, zinema eta antzerkia

  • 2016:
    • "121 krew - Arkakusoak" bideokliparen zuzendaria.
    • Escuela de Cine del País Vasco (ECPV/EHZE) Euskal Herriko Zinema Eskolan, Laburmetraien zuzendaritza ikasten du.
    • "Patrol Destroyers - Ga$" bideokliparen zuzendaria.
  • 2015:
    • "Bi bala - I am basque" bideokliparen zuzendaria.
    • "Fausto: herritar eredugarri" antzerki obran hartzen du parte musika ekoizpena egiten eta zuzenekoan DJ eta aktore bezala.
    • ETB1-eko "15 Baietz!!!" gabon zaharrean eta urte berrian agertzen zaigu.
  • 2014:
    • ETB1-eko "Zuek hor eta gu hemen" programaren kolaboratzailea da.
    • "Fausto: ciudadano ejemplar" antzerki obran hartzen du parte musika ekoizpena egiten eta zuzenekoan DJ eta aktore bezala.
    • Ramón Barea eta Irene Bau aktoreekin ikus-entzunezko espektakulo bat jorratzen du Juan Gelman poetaren omenean.
  • 2013:
    • "Ederra da" dokumentalaren gidoilaria. "Euskarazko dokumental onena" saria irabazten du, Itziar Rodriguez-rekin batera, ON Zientzia txapelketan.
    • "Nire aitaren etxea?" Irene Bau-ren laburmetraiaren banda sonora ekoizten du Hawa DJarekin batera.
  • 2012:
    • UNESCO etxeak antolatutako lehiaketaren finalista izan zen "Bake minutu bat" laburmetraiaren banda sonora konposatu zuen, Hawa DJarekin batera eta aktore lanak egiten ditu.
  • 2009-2010:
    • ETB1-eko "Kalakariak" programaren gonbidatua zen, eztabaidetan parte hartzeko.
  • 2009:

Kanpo Loturak

https://www.gaztezulo.com/artikuluak/maisha-mc-rapa-poliki-sartzen-da-baina-elektronika-tiro-bat-da

https://www.facebook.com/pages/Patrol-Destroyers/459730294073763

soundcloud-en


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.