Maitagarrien eraztun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maitagarrien eraztunak» orritik birbideratua)
Onddoak zirkulo baten forman sortuta.
Maitagarrien eraztuna larre batean.

Maitagarrien eraztunak (baita sorginen korroak ere), ingelesez "fairy ring" eta alemanez "hexenringe", sarritan interpretazio fantastiko izan duten jatorri naturaleko fenomenoak dira.[1] Fernomeno desberdinen ondorioz begetazioan zirkuluak sortzen dira eta herriko irudimena horren atzean gertaera ez-naturalak ikusi nahi izan du.[2] Fenomenoaren jatorri ohikoena onddoen mizelioek sortutakoak dira. Eraztun hauek 10 metroko diametro izan dezakete; izan ere, 70 metrokoak ikusi omen dira ere bai.[3] Ez dira lur landuetan agertzen diren zirkuluekin (corp cicle) edo uztetako zirkuluekin nahastu behar.

Maitagarrien eraztunak larreetan eta lurzoruetan ager daitezke.

Eraztun hauek Europako mitologian toki berezia betetzen dute. Antza, zirkulu horiek beste dimentsioen edo erresumen sarrera ziren. Batzutan ere maitagarriak edo sorginak dantzatzen egondako tokia markatzen zuten.

Europatik kanpo, basamortuetan, esaterako Namibian, beste zirkulu batzuk dira ezagunak baina hauek termita espezie batzuek sortutakoak dira.[4]

Inplikaturiko espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clitocybe nebularis espezieak sortutako eraztuna.

Espezie asko dira horrelako fenomenoen sortzaileak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]