Maitasun-gorroto harreman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maitasun-gorroto harremana maitasuna eta gorrotoa tartekatzen dituen pertsonen arteko harreman bat da. Harreman gatazkatsuak izaten dira, pertsona batek beste batenganako erakarmena edo grina sentitzen baitu, baina hala ere zenbait arrazoirengatik, hala nola izakera bateraezinak, bestearen maitasun-eza, ez da gauza elkarrekiko harreman egonkor bat garatu eta beste pertsonarenganako haserrea eta azkenik gorrotoa ere sentitzera heltzen baita, berehala pertsona horren beharra berriz ere sentitzeko. Jeloskortasuna ere harreman hauen osagai izaten dira. Literatura eta filmetan maiz agertzen den harremana da. Bizitza errealean Elizabeth Taylor eta Richard Burtonen arteko harremana aipatzen da harreman mota honen eredu gisa.