Maiztasun
- Artikulu hau fisikari buruzkoa da; estatistika gaitzat duena beste hau da: Maiztasun (estatistika)
Maiztasuna edo frekuentzia denbora jakin batean gertakari bat errepikatzen den aldien berri ematen digun magnitudea da. Oro har f letra xehez adierazten dira maiztasunak. Periodoaren aurkako magnitudea dugu:
Nazioarteko Unitate Sisteman (S.I.) maiztasunaren unitatea hertz da, Hz ikurraz adierazten delarik. Hertzak denbora unitatetan ere adieraz litezke, hots segundotan:
Definizioak dioenez frekuentziak errepikapenekin zerikusi handia du fenomeno oszilatzaileak eta uhinak aztertzeko ezinbestekoa da maiztasun kontzeptua ulertzea.
Uhinen maiztasuna [aldatu]
Esan bezala maiztasuna uhinak aztertzeko garaian magnitude garrantzitsua dugu. Frekuentzia uhinen propietate bat da anplitude eta uhin luzera bezala. Ondoren frekuentziaren eta uhinen beste zenbait propietateren arteko erlazioak:



