Makanidas
Wikipedia(e)tik
Makanidas (grezieraz Μαχανίδας) Pelope Espartako tiranoaren bizkartzaina izan zen K. a. 211 eta K. a. 207 bitartean. Lehen Mazedoniar Gerran zehar Makanidasek akaiarrei aurre egin zien, Filipo V.a Mazedoniakoarekin aliatuak zeudenak. K. a. 209an Tegea eraso eta garaitu zuen, eta K. a. 208an Argos eta Elis eraso zituen Olinpiar bakeak zirauen bitartean. Mantineako guduan garaitua izan zen K. a. 207an, non Filopemenek hil zuen.