Makassar

Wikipedia(e)tik
Makasar» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Makassar

Estatua IndonesiaIndonesia
Koordenatuak

5°8′S 119°25′E / 5.133°S 119.417°E / -5.133; 119.417Koordenatuak: 5°8′S 119°25′E / 5.133°S 119.417°E / -5.133; 119.417

Makassar non dagoen adierazten duen IDN-ko/-go/-eko mapa
Makassar
Eremua 175,77 km²
Biztanleria 1.334.090 bizt. (2010)
Dentsitatea 7.589,98 bizt./km²
Sorrera 1607
[www.visitmakassar.net/ www.visitmakassar.net/]

Makassar[1] Indonesiako hiria da, Hegoaldeko Celebes probintziako hiriburua. Celebes uharteko hegoaldean dago, Makassar itsasartean. Ia 1,4 milioi biztanle daude bertan. 1512-1667 bitartean portugaldarren lurraldea izan zen. 1971-1999 bitartean Ujung Pandang izena izan zuen. 1956. urtean sortutako Hasanuddin Unibertsitatearen egoitza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europatik etorritako lehenengo kolonoak portugaldarrak izan ziren, 1512. urtetik aurrera bertan kokatuta. XVI. mende hasieran Indonesiako ekialdeko merkataritza-gune handiena zen Makassar, eta gerora Asiako hego-ekialdeko irletako hiririk handienetarikoa izatera iritsi zen. Izan ere, Makassargo erregeek merkataritza askearen aldeko politika egin zuten, holandarrek euren monopolioa ezarri nahi zuten arren: edozein etorkinek baimena zuen salerosketak egiteko, eta islama hiriko erlijio nagusi bihurtu zenean ere, kristauek salerosketetarako askatasuna izaten jarraitu zuten. Beraz, jatorri askotako merkatarientzako gune garrantzitsua izan zen Makassar, bai malaysiarrentzat, bai europarrentzat bai arabiarrentzat, besteak beste.

XVII. mendean Ekialdeko Indietako Konpainia Holandarrak Makassar bere menpe hartu zuen eta holandarrek hiriaren kontrola erabat eskuratu zuten 1667. urtean: merkataritza-indarra galdu zuen hiriak, holandarrek espezien salerosketa eurei komeni zitzaien baldintzen pean ezarri zutelako, nahi zuten monopolioaren bitartez. Azkenean, 1848. urtean portu aske bihurtu zen. 1946-1950 urte bitartean, holandarren esku zegoen Ekialdeko Indonesia estatuko hiriburua izan zen Makassar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makassar Aldatu lotura Wikidatan