Malá Strana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiri Txikia, Santo Tomasen eliza ondoan
San Nikolasen eliza Malostranské náměstín (Hiri Txikiko Enparantza)
Andre Maria Garailearen Eliza, Pragako Jesus Haurtxoaren irudia dagoen tokia.

Malá Strana (txekierazko "Alde Txikia", nahiz eta sarri "Herri Txikia" edo "Auzo Txikia" itzultzen den arren) lehen Menší město pražské (Pragako Barruti Txikia) deitzen zen gunearen jatorrizko izena da, baita ofiziala ere, Pragako barrutirik antzinakoenetako bat eta ordezkapen historikoenetako bat.

Barruti honek, bere izena, Moldava ibaiaren ezkerreko ibarrean duen kokapenagatik jasotzen du, Pragako Gazteluaren oinean aurkitzen diren ezkaietan, ibaiaren beste ibarrean aurkitzen ziren tamaina handiagoko finkapenen oposizioz.

Erdi Aroan zehar, Malá Strana, Pragan bizitzen jarritako alemaniar etnien gunerik garrantzitsuena izan zen. Nobleziaren zenbait jauregi ezarri ziren tokia ere izan zen, eskuineko ibarreko herrien oposizioz, askoz burgesagoak zirenak.

Jan Neruda idazle txekiar ospetsua, bertan jaio eta bizi izan zen bere bizitzako zati handi batean, eta, bere zenbait lan, Malá Stranari buruzkoak dira. Nerudova kaleak, bere izena, idazlearen omenez du.

Pragako beste toki ikusgarri batzuen artean, Petřínská rozhledna edo Petříneko behaketa dorrea Malá Stranan dago. Bertan, Pragako Jesus Haurtxoaren irudi ospetsua ere dago, Andre Maria Garailearen eliza barnean. Milioika kristau katolikoren debozioak, eliza hau, hiriko interesgune garrantzitsu bihurtu du.

Malá Strana auzoaren ikuspegi orokorra.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Malá Strana