Malá Strana

Koordenatuak: 50°05′17″N 14°24′14″E / 50.088055555556°N 14.403888888889°E / 50.088055555556; 14.403888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mala Strana» orritik birbideratua)
Malá Strana
Malá Strana
cadastral area in the Czech Republic (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Txekia
Hiria Praga
Izen ofizialaMalá Strana
Jatorrizko izenaMalá Strana
Geografia
Koordenatuak50°05′17″N 14°24′14″E / 50.088055555556°N 14.403888888889°E / 50.088055555556; 14.403888888889
Map
Azalera1.373 km²
Altuera209 m
MugakideakHradčany (en) Itzuli eta Pragako Hiri Zaharra
Demografia
Biztanleria4.584 (2021eko martxoaren 26a)
−1.103 (2011)
Dentsitatea3.338,67 bizt/km²

Malá Strana (txekierazko "Alde Txikia", nahiz eta sarri "Herri Txikia" edo "Auzo Txikia" itzultzen den arren) lehen Menší město pražské (Pragako Barruti Txikia) deitzen zen gunearen jatorrizko izena da, baita ofiziala ere, Pragako barrutirik antzinakoenetako bat eta ordezkapen historikoenetako bat.

Barruti honek, bere izena, Moldava ibaiaren ezkerreko ibarrean duen kokapenagatik jasotzen du, Pragako Gazteluaren oinean aurkitzen diren ezkaietan, ibaiaren beste ibarrean aurkitzen ziren tamaina handiagoko finkapenen oposizioz.

Erdi Aroan zehar, Malá Strana, Pragan bizitzen jarritako alemaniar etnien gunerik garrantzitsuena izan zen. Nobleziaren zenbait jauregi ezarri ziren tokia ere izan zen, eskuineko ibarreko herrien oposizioz, askoz burgesagoak zirenak.

Jan Neruda idazle txekiar ospetsua, bertan jaio eta bizi izan zen bere bizitzako zati handi batean, eta, bere zenbait lan, Malá Stranari buruzkoak dira. Nerudova kaleak, bere izena, idazlearen omenez du.

Pragako beste toki ikusgarri batzuen artean, Petřínská rozhledna edo Petříneko behaketa dorrea Malá Stranan dago. Bertan, Pragako Jesus Haurtxoaren irudi ospetsua ere dago, Andre Maria Garailearen eliza barnean. Milioika kristau katolikoren debozioak, eliza hau, hiriko interesgune garrantzitsu bihurtu du.

Malá Strana auzoaren ikuspegi orokorra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]