Malala Yousafzai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malala Yousafzai
Malala Yousafzai
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena ملاله یوسفزۍ
Jaio 1997ko uztailaren 12a (26 urte)
Mingora, Khyber Pakhtunkhwa ( Pakistan)
Etnia paxtuna

Malala Yousafzai (paxtuneraz: ملاله یوسفزۍ‎ məˈlaːlə jusəf ˈzəj ahoskatua; urduz: ملالہ یوسف زئی‎‎ Malālah Yūsafzay) pakistandar blogari, ekintzaile eta ikaslea da. Giza eskubide eta, batez ere, emakume eta umeen eskubideen aldeko ekintzailea, hamahiru urte besterik ez zituela, ospetsu bilakatu zen BBCrako blog bat idatzi zuenean. Bertan Tehrik e Taliban Pakistan erakundearen agindupeko bizitza nolakoa zen azaltzen zuen. 2012ko urriaren 9an miliziano taliban batek tirokatu zuen[1] eta harrezkero mendebaldean bizi da.

2013an Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria lortu zuen eta hurrengo urtean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen Kailash Satyarthirekin batera[2]. Horrela, historian Nobel Saria lortzeko pertsonarik gazteena bilakatu zen.

Lanak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malala Yousafzai Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Pakistan
Artikulu hau Pakistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.