Malcolm Arnold

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 04:05, 27 martxoa 2015
Malcolm Arnold

Malcolm Arnold (Northampton, Britainia Handia, 1921 - Norfolk, Britainia Handia, 2006) Britainia Handiko konpositorerik hoberenetarikoa, bai zinemarako musikan baita musika formalaren arloan ere.

Biografia

1921an jaio zen Northampton-en. Bere jaioterrian musika ikasten hasi eta beranduago, bere gurasoen tradizio musikala zela eta, tronpeta ikasi zuen Ernest Hall-ekin (BBC Symphony Orchestra-ko kidea eta urte horietako musikaririk hoberenetarikoa), eta konposizioa Gordon Jacob-ekin Londresko Royal College of Music-en. Instituzio horretan egon zen bitartean Arnold-ek izan zuen jarrera errebeldea kontuan izatekoa da, bere bizitza profesionalean zehar agerian utziko duen nortasun musikal irekiaren abiapuntutzat har daitekelako. Nortasun ireki honen adibide gisa 1969an Deep Purple-rekin izan zuen kolaborazioa aipatu daiteke, Jon Lordek konposaturiko Concerto for Gropu and Orchestra-ren lehen emanaldia zuzendu zuenean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malcolm Arnold Aldatu lotura Wikidatan