Malcolm Young

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malcolm Young
Malcolm Young
Malcolm Young (AC/DC) Monster of Rock Tourrean
Datu pertsonalak
Izen osoa Malcolm Mitchell Young
Jaio 1953ko urtarrilaren 6a (61 urte)
Glasgow ( Eskozia)
Musika
Musika tresnak Gitarra elektrikoa, Ahotsa
Generoa Hard rock, Blues rock, Rock and roll,
Loturak beste musikari batzuekin AC/DC

Malcom Mitchell Young (Glasgow, Eskozia, 1953ko urtarrilaren 6a) Angus Youngen anaia da eta, hau bezala, AC/DC musika taldearen kide eta sortzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malcom Mitchell Young Glasgowen jaio zen Eskoziaan, 1953ko urtarrilaren 6an. Gurasoak Malcolm William Young (19111985) eta Margaret Youngen (19131988) izan zituen eta, 1963an, Malcom haurra zelarik, ia familia osoa Australiara joan zen bizitzera. Senideak George, Margaret, Angus eta Alex izan zituen eta azken hau Londresen geratuko zen.

George Young The Easybeats rock bandako kide egin zen eta arrakasta lortu zuten Australian 1965-68 bitartean. Friday on My Mind abestiak nazioartean entzutea lortu zuen.

Futbolari ona izateko bidean, ezin izan zuen jarraitu ez baitzen 14 urtera arte nahikoa hazi. Lehen gitarra amaren eskutik etorri zitzaion, erakusten zuen jenio bizia erlaxatzeko ondo etorriko zitzaiola-eta. Gero anaia Angusentzako izango zen hura. Gitarra akustikotik gitarra elektrikora aldatu zen berehala eta George Young anaia zaharrenak asko erakutsi zion horretan. Malcolmek Gretsch Jet Firebird gitarra jotzen du, The Beast, bere hasierako Gretsch gorria, oso ezaguna egin zelarik[1].

Lana aurkitu bezain laster eskola utzi zuen eta injeniari lanetan aritu zen. Aldi berean hasi zen bere lehen bandan, The Velvet Underground (Ez New Yorkeko The Velvet Underground) eta T. Rex eta The Rolling Stones taldeen abestien bertsioak egiten zituzten. Angus, bere aldetik, Kantuckee bandan hasi zen.

AC/DC eta arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acdc logo band.svg
Malcolm Young Tacoman

1973an, Malcolm eta Angus Youngek AC/DC sortu zuten. Malcolmek 20 urte zituen eta Angusek, berriz, 18. Malcomen musikak 50eko rock and rolla eta bluesaren eragina du. Ez da anaia bezain ezaguna eta eszenategian ez da hura bezala nabarmentzen, baina Malcolmek idatzi ditu, Angusekin batera, AC/DC bandaren abesti gehienak eta Bon Scott eta Brian Johnsonen ondoan, bandaren buru kontsideratua da. Erabaki garrantzitsuak berak hartzen ditu eta abestiak egin eta bandaren disko pare bat ekoiztu ere bai.

90aren hasieran, The Razors Edge biran ari zirela, banda utzi beharrean izan zen, alkohol adikziorako trataera behar zuela-eta. Tarte horretan bere iloba zen Steve Youngek ordezkatu zuen.

Malcom Linda Youngekin ezkonduta dago eta bi seme alaba dituzte: Ross eta Cara.

Malcolm rockaren historian gitarrajole hoberenetarikoa kontsideratuta dago.

Frenzal Rhomb banda australiarrak Forever Malcolm Young albuma egin zuten bere omenean (Bob Dylanen Forever Young albumari aipu eginez).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]