Malerreka

Koordenatuak: 43°07′44″N 1°42′26″W / 43.1289°N 1.7072°W / 43.1289; -1.7072
Wikipedia, Entziklopedia askea
Malerreka
 Euskal Herria
Malerrekako paisaia Ezkurra eta Usategieta mendatearen artean.
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Garaia
UdalerriakBeintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oiz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubieta
Herri handienaDoneztebe
Geografia
Koordenatuak43°07′44″N 1°42′26″W / 43.1289°N 1.7072°W / 43.1289; -1.7072
Azalera262 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²


Malerreka ([malereka]) edo Bidasoa Garaia ([biðas̺oa gaɾai.a]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eskualde bat da, Iruñeko merindadean dagoena. Euskararen Foru Legearen arabera, eremu euskaldunean kokaturik dago.

Hamahiru udalerrik osatzen dute, Doneztebe izanda herriburua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Garaiko eskualdeak ditu mugakide alde guztietan: iparraldean Bortziriak, hegoaldean Ultzamaldea, ekialdean Baztan eta mendebaldean Leitzaldea.

Malerreka eskualdearen inguruako mapa (OpenStreetMap)
Malerreka eskualdearen ingurua

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendaur (1.136 m) da eskualdeko mendirik altuena eta erreferentziazko tontorra, gainaldean baseliza bat eraiki zutelarik. Mendieder (1.071 m), Loitzate (1.048 m), Ekaitza (1.047 m) eta Irumugarrieta (1.044) bertze gailur aipagarri batzuk dira.

Bertzela, Ezkurra ibaiak eskualdea zeharkatzen du izen bereko herritik Donezteberaino. Bertan, bat egiten du Bidasoa ibai nagusiarekin.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malerrekako herrien zerrenda
Herria Biztanleria (2017) Argazkia Herria Biztanleria (2017) Argazkia
Beintza-Labaien 232 biztanle Ituren 519 biztanle
Bertizarana 591 biztanle Saldias 119 biztanle
Donamaria 434 biztanle Sunbilla 675 biztanle
Doneztebe
(hiriburua)
1.732 biztanle Oiz 130
Elgorriaga 203 biztanle Urroz 185 biztanle
Eratsun 154 biztanle Zubieta 308 biztanle
Ezkurra 154 biztanle Denera (Malerreka): 5.436 biztanle

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Malerrekako hizkera»

Eskualde honetako azpieuskalkia Iparraldeko goi nafarreraren aldaera da. Berez, ez da bloke homogeneo bat, udalerriaren arabera inguruetako Leitzaldea, Bortziriak eta Baztan eskualdeetako eraginak baititu, eta, bertzalde, udalerri bakoitzeko euskarak ere bere tokian tokiko berezko ezaugarriak baititu.

Laxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laxoa pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena. XX. mendean ia galdu zen, baina, gaur egun, Malerrekan eta Baztanen jokatzen da, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.[1][2] Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak laxoa kultura ondasun izendatu nahi du.[3]

Joaldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joaldunek edo zanpantzarrek eskualde honetan daukate jatorria, Ituren eta Zubieta herrietan. Bertako inauterietan ateratzen diren pertsonaiak dira. Urtarrilaren amaieran ateratzen dira kalera herri batetik bestera oinez eta joareak astinduz.

Malerrekar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tiburcio Arraztoa (2010): Laxoa, la pelota en la plaza, Cenlit Ediciones. ISBN 84-96634-60-4.
  2. «Bitxikeriak», Doneztebeko Udalaren webgunean. Eskuratze data: 2011-01-13.
  3. (Gaztelaniaz) «12 localidades de Baztan-Bidasoa, dentro de la Ruta de la Pelota»[Betiko hautsitako esteka], Jauregia landa turismoko etxearen webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa