Malgutasun (anatomia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Malgutasun muskularra giltzadurak tolestu eta hedatzeko dohainari deitzen zaio. Giltzadura batzuk gehiago hedatzen dira nahita egindako mugimenduen bidez (Grasser, Starischka, Neumaier, Zimmermann). Malgutasun mota hauek daude:

  • Orokorra: mugimenduaren berezko zabalera.
  • Berezia: gure mugimenduaren zabalera berezia, besteengandik bereizten gaituena. Kirol bakoitzak malgutasun jakin bat eskatzen du.
  • Aktiboa: inolako laguntzarik gabe, gihar indarraren eraginez lortu ahal dugun

malgutasuna.

  • Pasiboa: kanpoko indarrek (lagun bat, grabitatea) lagunduta lortzen den malgutasuna.
  • Mistoa: aktiboa eta pasiboa elkartuta lortzen den malgutasuna. Zutik gaudela lurra ukitu nahi badugu, adibidez, gure indarrak eta grabitate indarrak batera joko dute.