Mali

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maliko Errepublika
République du Mali
Maliko bandera
Bandera

Maliko armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Un peuple, un but, une foi
( Herri bat, helburu bat, fede bat )
Maliren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Bamako
12°39′N 8°0′W
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Demokrazia parlamentarioa
Amadou Toumani Touré
Ousmane Issoufi Maïga
Independentzia
- Aldarrikatua
Frantziatik
1960 irailaren 22
Eremua
• Guztira
• Ura

1.240.192 km² (24.)
% 1,6%
Biztanleria
• Zenbatespena (2009ko apirila)
• Dentsitatea

Herritarra

14517176[1] (67.)
11,7 biztanle/km² (215.)

maliar
Dirua CFA libera (XOF)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

Bai (UTC +1)
Interneteko domeinua .ml
Telefono aurrezenbakia +223

Mali, izen ofiziala Maliko Errepublika, (frantsesez: République du Mali; bambareraz: Mali ka Fasojamana) Mendebaldeko Afrikako estatu itsasgabea da. Mugakide ditu Aljeria iparraldean, Niger ekialdean, Burkina Faso eta Boli Kosta hegoaldean, Ginea hego-mendebaldean eta Senegal eta Mauritania mendebaldean. 1.240.192 km²-ko azalera du, hots, Afrikako zazpigarren zabalena, eta 2009an 14.517.176 biztanle zituen[1]. Hiriburua Bamako da.

Mali Sahara basamortuaren hegoaldetik Niger eta Senegal ibaietaraino hedatzen da eta biztanle gehienak hegoaldean bizi dira. Ekonomia nekazaritza eta arrantzan oinarritzen da. Natura baliabide garrantzitsuak baditu ere, hala nola gatza, urrea eta uranioa, munduko herrialde pobreenetakoa da eta populazioaren erdia eguneko 1´25 dolar baino gutxiagorekin bizi da[2]

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Djennéko meskita

Antzinatean gaurko Maliren lurraldean mendebaldeko Afrikako hiru inperio handiak kokatu ziren. Inperio hauek gatz (Taghazako meatzetik ateratzen zutena), urre eta beste lehengai baliotsu batzuen Saharan zeharko merkataritza kontrolatzen zuten. Saheleko erresuma hauen muga geopolitikoak eta nortasun etnikoak ez ziren garbi zehaztuak. Lehenbizikoa Ghanako Inperioa izan zen, Soninke herriak sortu zuena eta VIII. mendetik 1078 arte mendebaldeko Afrikan hedatu zena. Ondoren Maliko Inperioa (XIII. mendetik XVI. mendera) eta Songhai Inperioa (XV. eta XVI. mendeak) etorri ziren. Djenné eta Timbuktu merkataritza, garraio eta islamiar ikaskuntzarako gune garrantzitsuak izan ziren inperio hauen garaian. Marokoarren inbasioaren ondoren (1591), Songhai inperioak gainbehera egin zuen. 1880tik aurrera Frantziak Mali inbaditu eta aginte koloniala ezarri zuen. 1905ean ia eskualde osoa Frantziaren menpean zegoen, Frantziar Sudanen barnean, geroago Sudango Errepublika izena hartuko zuena.

1959an Mali (orduan Sudango Errepublika izena zuena) eta Senegal batu ziren Maliko Federazioa osatzeko eta 1960ko ekainaren 20an Frantziarengandik independentzia lortu zuten. Handik hilabete gutxira, Senegal banandu egin zen federazio honetatik eta 1960ko irailaren 22 Maliko Errepublika aldarrikatu zen. Aurreneko presidentea Modibo Keïta izan zen. 1968an Moussa Traore buru zuen ofizial talde batek Modibo Keïta-ren aurkako estatu kolpea eman zuen, azken hau atxilotu eta espetxeratuz. Horrela 1991 arte iraun zuen diktadura ezarri zen Malin. Herrialdeak 1968tik 1974ra eta 1983tik 1985era gosete handiak pairatu zituen. 1985 eta 1986an Burkina Fasoren aurkako gerra izan zuen.

1991n, gobernuaren kontrako protesta eta istilu giroan, Toumani Touré jenerala buru zuen ofizial talde batek Traore agintetik kendu zuen eta trantsizio aldi baten ostean demokrazia eta konstituzio berria ezarri zituen. 1992an Alpha Oumar Konarék Maliko lehenbiziko hauteskunde presidentzial demokratikoak irabazi zituen eta 1997an berriz hautatu zuten. Tarte honetan Konare presidenteak politika eta ekonomia erreformak bultzatu zituen eta ustelkeriaren kontra borrokatu ere. 2002an Amadou Toumani Touré-k, 1991ko altxaldiko liderrak, armada utzi egin zuen hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko eta baita irabazi ere, Maliko presidente bihurtuz. 2007an berrautatua izan zen. Gaur egun Mali sozialki zein politikoki Afrikako herrialde egonkorrenetakoa da.

[aldatu] Geografia

Sakontzeko, irakurri: Maliko geografia

Mali Mendebaldeko Afrikako estatu itsasgabea da, Aljeriaren hegoaldean dagoena. Ipar latitudeko 10° eta 25° artean, eta 13° W eta 5º E arteko longitudean hedatzen da. 1.240.192 km²-ko azalerarekin munduko 24. herrialderik zabalena da. Gehiena Saharako hegoaldean kokaturik dago eta, beraz, oso beroa da eta urtaro lehorrean hondar erauntsiak izaten dira. Lurralde gehiena laua da, baino han eta hemen muino harritsuak daude. Mendigune nagusienak Adrar des Ifoghas, ipar-ekialdean, Manding eta Bambouk mendiak hego-mendebaldean eta Hombori Tondo hego-ekialdean. Azken hau da Maliko gailurra da, 1.153 metrorekin.

Malin hiru eskualde natural daude: Saharako basamortua iparraldean, Sahel erdialdean eta Sudandar sabana hegoaldean.

Baliabide naturalak kontuak hartzekoak dira. Urrea, uranioa, fosfatoak, kaolina, gatza eta kareharria ustiatzen dira. Ingurune arazo larrienak desertizazioa, basogabetzea, lurren higadura eta uraren kutsadura dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Mali Regions.png

Mali 8 eskualdetan (régions) eta barruti batean (district) banatua dago eta 49 zirkulutan (cercle) azpibanatua.

Eskualdeak eta barrutia hauek dira:


[aldatu] Hiri nagusiak

Maliko hiri nagusiak

Bamako
Bamako
Mopti
Mopti
Kati
Kati

Hiria Eskualdea Biztanleria Hiria Eskualdea Biztanleria

Tombuctú
Timbuktu
Kulikoró
Koulikoro
Djenné
Djenné

1 Bamako Bamako barrutia 1.793.730   11 Gao Gao 47.383
2 Sikasso Sikasso 199.515   12 Bougouni Sikasso 37.105
3 Kayes Kayes 138.017   13 Timbuktu Tombouctou 35.561
4 Ségou Ségou 105.058   14 Banamba Koulikoro 32.531
5 Mopti Mopti 104.255   15 Niono Ségou 31.400
6 Nioro Kayes 92.030   16 San Ségou 29.888
7 Markala Ségou 81.281   17 Nara Koulikoro 29.468
8 Koutiala Sikasso 80.760   18 Koulikoro Koulikoro 28.435
9 Kati Koulikoro 51.665   19 Bafoulabé Kayes 26.353
10 Kolokani Koulikoro 49.771   20 Djenné Mopti 23.980
2010eko zenbatespena[3]

[aldatu] Biografiak

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b instat.gov.ml: Résultats Provisoires Nationales du RGPH 2009
  2. hdr.undp.org: Human development indices
  3. World Gazetteer: Malí: Las ciudades más grandes con estadísticas de población

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mali
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak