Maliko Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maliko Inperioa
Manden Kurufa

1230 aldean – 1600 aldean
Monarkia
MALI empire map.PNG
Maliko inperioaren hedadura 1350 aldean
Hiriburua Niani, geroago Ka-ba
Hizkuntza(k) Mandinga
Erlijioa Erlijio tradizionalak, islam
Eremua 1.138.000 km² 1350 aldean
Dirua urrea, gatza eta kobrea
Aurrekoa
Flag of None.svg Ghanako Inperioa
Ondorengoak
Songhai Inperioa Flag of None.svg
Uolof Inperioa Flag of None.svg
Kaabu Flag of None.svg

Maliko Inperioa[1] edo Manden Kurufaba[2] (1230 aldean - 1600 aldean) Mendebaldeko Afrikako inperioa izan zen, Mandinga herriak eratutakoa, eta gune nagusia Bamako inguruan zuena. Oso hedadura handia izan zuen (1.138.000 km² 1350 aldera, gaur egungo Mali, Mauritania, Senegal, Ganbia eta Gineako lurrak hartuz) eta menpeko erresuma eta probintziez osaturik zegoen. Sundiata Keïtak XIII mendean sortutako inperio honi bere agintarien aberastasunak eman zion ospea, eta batez ere Mansa Musa I.-renak. Maliko Inperioak eragin handia izan zuen Mendebaldeko Afrikako kulturan, bere hizkuntza, legeak eta ohiturak Niger ibaian barrena zabaldu baitziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2.   Piga, Adriana (2003), Islam et villes en Afrique au sud du Sahara: Entre soufisme et fondamentalisme, KARTHALA Editions, 265. orrialdea .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maliko Inperioa Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.