Mallabia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mallabia

 Bizkaia
Mallabiko ikuspegi orokorra.
Mallabiko ikuspegi orokorra.
Mallabiko bandera

Mallabiko armarria

Izen ofiziala Mallabia
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangaldea
Alkatea Maria Milagros Mondragon Sagastagoia (Bildu)
Herritarra mallabitar
Koordenatuak 43°11′23″N 2°31′48″W / 43.18972°N 2.53000°W / 43.18972; -2.53000Koordenatuak: 43°11′23″N 2°31′48″W / 43.18972°N 2.53000°W / 43.18972; -2.53000

Bizkaia municipalities Mallabia.PNG

Eremua 23,79 km2
Garaiera 259 m
Distantzia 40 km Bilbora
Posta kodea 48260
Biztanleria 1.186 bizt. (2013)
Dentsitatea 49,85 bizt./km²
http://www.mallabia.org/

Mallabia Durangaldeko (Bizkaia) elizate bat da, nahiz eta zerbitzuen aldetik Debabarrena (Gipuzkoa) eskualdean sartuta egon. 2012ko erroldan, 1.198 biztanle zituen. Herriburua, Ermutik Trabakuko mendatera doan BI-3301 bidearen alboetan dago. Herriguneaz gain, hainbat auzo ditu sakabanatuta.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallabia izenaren jatorria, dirudienez, Mallea baserriaren behealdea izan liteke: Malle-be(he)a.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangaldeko eskualdearen ipar-ekialdean kokatua, Mallabia Eibartik sei kilometrora dago, eta Bilbotik 40 kilometrora. Bizkaiko udalerria izan arren, Mallabia Deba ibaiaren arroko herria da, eta nahiz eta administratiboki Durangaldeari lotuta egon, zerbitzu askotarako Debabarrenaren eraginpean dagoela esan daiteke.

Iparraldean, Ziortza eta Markinarekin egiten du muga, hegoaldean Zaldibarrekin, Eibarrekin eta Ermuarekin ekialdean, eta Berrizekin mendebaldean. Udalerria BI-3301 errepideak zeharkatzen du (Ermua-Trabakua mendate arteko errepidea). Horrez gain, BI-633 eta N-634 errepideek Mallabia zeharkatzen dute.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren erdiguneaz gain, bananduriko hainbat auzo daude:

  • Gerea, 350 metroko altueran eta Oiz mendiaren lehen maldetan kokatua. Artibai ibaiaren goiko arroan dago Ziortza-Bolibargo udalerriaren mugakide.
  • Goitana, 300 metroko altueran, Artibai ibaiaren goiko arroan.Herriko ingurune industrial garrantziztuenak hemen aurkitzen dira.
  • Osma, 350 metroko altueran, Deba ibaiaren arroan.
  • Zengotita, 400 metroko altueran, Ibaizabal ibaiaren arroan kokatzen da.
  • Berano, 325 metroko altueran, Deba ibaiaren arroan kokatzen da Ermuaren ondoan. Bertan industrialde garrantzitsuak daude.
  • Areitio, 250 metroko altueran, Mallabiaren erdiguneko auzoa da. Areitioko mendatea izen bereko auzotik 1500 metrora dago. N-634 errepideak auzoa zeharkatu egiten du eta bertan industrialde garrantzitsuak daude.
  • Mallealdea, baserri bakan batzuk dituen auzunea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallabiko elizateak, Bizkaiko elizate guztien antzera, ez du jaiotza data ezagunik. Haren jatorria Bizkaiko Lurralde lauari lotuta dago. Segur aski, Ziortzako elizatetik bananduta sortuko zen Ermuko hiribulduaren antzera. 1635.urtean, Durangoko merindadeko batzarretan 3. jarlekua hartu zuen Etxebarriko San Augustinen ordez. Etxebarriko San Agustinek Elorrioko hiribilduan sartzea erabaki zuen eta horregatik Gerediagako batzarretan parte hartzeko eskubidea galdu zuen. Jasokundearen eliza XI. mendekoa da eta XVI. mendean berreraikitzeari ekin zioten eta lanak 1750ean bukatu zituzten. Datu horien arabera, XI. mendean, Mallabian, biztanleria garrantzitsu samarra zegoen. 1624ko apirilaren 17an, Holandarren itsasontzien erasoak gerta zitezkeela eta, Bizkaiko batzar nagusiek herri guztietan kapitainak eta ofizialak izendatzea erabaki zuten jaurerriko defentsa antolatzeko. Zaldibar, Garai eta Mallabiko kapitaina Gonzalo de Ugarte Zaldibar Mallea izan zen izendatua. Izendapen hori zela eta, Bizkaiko hiribilduek eztabaidak eta auziak izan zituzten Bizkaiko Jaurerriarekin, gerra kasuan hiribilduetako alkateak kapitain izango zirela erabakita baitzegoen. Felipe IV.a erregeak izendapen guztiak ezeztatu zituen zazpi hilabete geroago.

Lizarran, (Nafarroa) 1931ko ekainaren 14an, Euskal udalen Asanblean, Mallabiko ordezkariak proposatu eta gero ordezkari guztiek onartutako telegrama bat bidali zioten Espainiako errepublikako Gobernu behin-behinekoaren presidenteari:

"Mayoria ayuntamientos Navarra, Guipuzcoa,Álava, vizcaya reunidos magna asamblea para aprobar Estatuto Vasco acuerdan por aclamación solicitar Gobierno República de su presidencia inmediata enseñanza bilingue en escuelas Pais Vasco, como disposición fundamental antes aprobación estatuto. Presidente Asamblea, alcalde Guecho Jose Antonio Aguirre".[1]

1933ko azaroaren 5ean Euskal autonomi estatutuaren bozketa egin zen baiezko botoak gehienak izanik. [2]. 1936-1939ko Espainiako gerra zibilean, Errepublikaren alde egon zen, Francoren soldaduak Ermutik eta Eibartik 1937ko apirilaren 26an sartu arte.

Franco jeneralaren erregimena bukatu ondoren,lehen udal hauteskunde demokratikoak 1979ko apirilaren 3an izan ziren.Honako lagun hauek hautatu ziren: Miguel Angel Olalde alkate (independentea) eta Santos Aranburu, Vicente Azagirre, Jose Luis Mugarza, Mª Paz Zelaieta, Jesus Magunazelaia (independenteak), Antonio Abendibar, Martin Ibaibarriaga (PNV), eta Enrique Martinez (PSOE) zinegotzi.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, Mallabiko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da, baserriaren inguruan antolaturik. Dena den, 1970eko hamarkadatik aurrera, industrialde batzuk eraiki dira, eta horrela, gaur egun, Mallabia Debabarreneko alderik industrializatuenetako bat da. Nekazaritza garrantzia galduz joan da industriaren mesedetan.

  • Lehen sektorea mantenduz joan da baserrietan industriako lanareko tartekatuz. Oso garrantzizkoak dira Pino insignis edo pino radiataren explotazioak.
  • Bigarren sektorea: Herrian guztira sei industrialde daude, Urtia, Goitondo behekoa, Goitondo Goikoa, Goitondo erdikoa, Goitondo behekolau eta Mallabarrena. Urtiakoa Ermua-Mallabia errepidean kokatzen da, 47.000 m2-ko azalera eta 23 enpresa dauzka. Mallabarrenako industrialdea, hrigunearen barruan dago, herrian eraikitako lehen industrialdea izan zen 1977. urtean. Guztira 12.500 metro karratuko pabilioi handi bat du eta gaur egun 11 enpresa daude bertan. Goitondoko industrialdea hiru zatitan banatzen da, Goitondo Erdikoa,Goitondo behekolau eta Goitondo Goikoa. Goitondo Erdikuak 118.000 m2-ko azalera eta 18 enpresa ditu, eta Goitondo Goikuak 172.000 m2-ko azalera eta 22 enpresa.
  • Hirugarren sektorea: oso txikia da eta jatetxe, garraio eta jaioberria den landaturismoan oinarritzen da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallabiko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallabiko alkatea Bildu alderdi abertzaleko Milagros Mondragon da, 2011ko udal hauteskundeez geroztik.

2011ko maiatzaren 22

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5
363 (%51,34)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4
301 (%42,57)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
31 (%4,38)
Alderdi Popularra (PP)
-
12 (%1,7)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jai eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallabiko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Andra Mariren omenez. Gainera, auzo bakoitzak bere jaiak dauzka: Berano auzoan, San Jorge; Areitio auzoan, Itxaropeneko Ama; Gerea auzoan, San Adrian; eta Goitia auzoan, San Juan.

Horrez gain, urrian Urriko jaiak eta maiatzean Maiatzeko azoka ospatzen dira.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arana jauregia

Mallabiko ondarearen artean, aipagarri dira jauregi eta baserriak, landa jauregi ikusgarriak, hainbat baseliza eta bi parrokia.

  • Jasokundeko eliza: XI. mendean eraiki zen, eta XVI. mende eta 1750. urtea bitarte birmoldaketa bat jasan zuen, nabe bakarreko euskal gotiko estiloko eliza bihurtuz. Dorrea Herreriano estilokoa da eta barroko estiloko altare nagusi bat dauka Errosarioko Amaren irudi batekin.Elizaren inguruan sei gela daude (garai baten udaletxea eta eskolak izandakoa) gaur egun erabiltzen ez direnak, eta elizpea. Barrualdean rokoko estiloko erretaula bat aurkitzen da.
  • Adrian Martiriaren eliza: Gerea auzoan kokatua, errektangeluar eliza txikia,toki batzuetan harlanduz egina eta ur bitara teilatua.Zurezko elizpeak elizaren hiru alderdi inguratzen ditu eta XVI. mendeko sarrera interesgarri bat du "errege katolikoen" estilokoa. Barrualdean,sasoi berdineko koru bat aurkitu genezake.Hasiera baten Durangoko artzapez-barrutian kokatua egon zen,Bilboko elizbarrutian,Burgosko artxidiozesian. 1558ko azaroaren 14an parrokia bezala izendatua izan zen ordu arte Bolibarko Tomas deunaren parrokiaren menpean egon zen baseliza.[3] 1559an, Gereako eliztarrek, Tomas deunaren egunean, Bolibarko elizara meza entzutera joan eta etxe bakoitzetik bi pertsonak oblatak eta oferendak eramateko akordioa hartu zuten.(329,330.orr). XVII. mendean, Gerea, Busturiko bikariotzan eta Calahorrako Diozesian kokatu zen. Elizaren hamarrenak Ziortzako abatak gozatzen zituen 1747an Nuntzioak, Gerearren aurkako epaian emandako sententzia zela eta.
  • Gereako Done Martin baseliza: gaur egun desagertua eta Ibarra baserriaren jabeek eraikia, XVIII. mendean erortzear zegoen.
  • Zengotitako San Joan baseliza: lau aldetara teilatua duen baseliza errektangeluarra.Aurreko aldea eta kanpandorrea harlanduz egindakoak ditu. Alboko alde baten XI. mendeko hilarri bat aurkitzen da inskripzioekin, eliza inguruetan aurkitu direnen antzekoa.
  • Osmako Done Mikel baseliza: ongi landutako harlanduzko baseliza; hiru aldetara du teilatua eta elizpe bat ere bai. Aurrealdean bolatokia du.
  • Apoitako Done Martin baseliza, Goitanan, baseliza errektangeluarra, teilatua alde bitara eta burdinazko gurutze bat du kanpandorrean. Sarrera, puntu erdiko arku batekin egina eta dobela baten gurutze bat zizelaturik. Bi gezi leiho ditu.
  • Goitanako Joan Bataiatzailea baseliza: lau aldetarako teilatua, elizpea, gurutze bat zizelaturik duen puntu erdiko arkudun sarrera eta koru interesgarri bat duen baseliza. Zatirik interesgarrienak bere kanpandorrea eta harrizko gurutzea dira.
  • Santa Katalina baseliza, Goitanan, teilatua bi uretara duen baseliza apal eta herrikoia.
  • Areitioko Andre Maria baseliza: teilatua bi uretara, sarrera ateburuduna, burdinazko kanpandorrea, karez zuritutako hormak eta harlanduak agerian dituen baseliza.

Horrez gain, Urizar, Mallea eta Zengotitabengoa baserriek armarri interesgarriak dituzte euren hormetan.

Mallabitar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aguirre, J.A; Entre la libertad y la revolución 1930-1935, Bilbao,1935, 76 orr.
  2. B.O.V 8 noviembre de 1933 G. del N. del 7 de Noviembre de 1933
  3. E. J. Labayru: Historia general del señorío de Vizcaya, IV. liburukia,326. orrialdea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mallabia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa