Mallor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mallor, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Arthedaineko hirugarren erregea da. Belegen semea da, eta Fornosten jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 895. urtean. Bere izena sindarinezkoa da eta Urrezkoa bezala itzul daiteke.

Bere aitaren oinordeko bihurtu zen hau 1029. urtean hil ondoren. Bere garaian, hobbitak, Mendi Lainotsuak zeharkatzen hasten dira Eriadorrera bidean. Migrazioa, Sauronen Dol Guldurreko okupazioarekin eta Oihan Berde Handiaren iluntzearekin batera dator.

81 urteko erregealdiarekin eta 215 urteko bizitzarekin, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1110. urtean hil zen, bere oinordekoa, bere seme Zelepharn izan zelarik.


Aurrekoa
Beleg
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1029-1110
Ondorengoa
Zelepharn