Malmö FF

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malmö Fotbollförening
Ezizena(k) Di blåe (urdinak)
Sorrera 1910
Futbol zelaia Swedbank Stadion
(edukiera: 24.000 lagun)
Presidentea Suedia Håkan Jepsson
Entrenatzailea Suedia Rikard Norling
Liga Allsvenskan (1. maila)
2013 1.a
Webgunea http://www.mff.se/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Malmö FF (izen osoa Malmö Fotbollförening) Malmö hiriko talde ezaguna da, Suediako taldeen artean herrialdeko txapelkeketan palmaresik onena daukana, ez du ordea nazio arteko titulurik. Hala ere aipatu behar da 1979an Europako Kopako eta Kontinente arteko Kopako finalista izan zela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean Malmö hiriko udalak gazteen artean kirola bultzatzeko futbola aukeratu zuen. Talde batzuk sortu ziren proiektu hartan. Malmö FF 1910 urtean eratu zen.

Hasieran behe mailatan ibili zen eta 1931ean lortu zuen lehen mailara igotzea. Lehenengo tituluak 1944ean irabazitako Liga eta Kopa izan ziren. Honek garai eder bati hasiera eman zion 1953 artean guztira 5 Liga eta 5 Kopa eskuratu baitzituen.

Bigarren urrezko aroa 1965ean hasi zen eta unerik gorena 1979ko denboraldian iritsi zitzaion. Urte hartan Europako Kopako finaleraino iritsi zen, baina Nottingham Forestek 1-0eko emaitzaz garaitu zuen Munichen jokatu zen partidan. Talde ingelesak ondoren Kontinente arteko Futbol Kopa jokatzeari uko egin zion eta Malmök erronka onartu zuen. Paraguaiko Club Olimpiaren aurka jokatzea egokitu zitzaion. Aurreneko partida etxean jokatu zuen eta 0-1 galdu zuen, itzulerako partida ere 2-1 galdu zuen Asuncionen.

XXI mendean maila onean ari da eta 2004 eta 2010ko ligak irabazi ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suedian: 32[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Suediako Liga (17): 1944, 1949, 1950, 1951, 1953, 1965, 1967, 1970, 1971, 1974, 1975, 1977, 1986, 1988, 2004, 2010, 2013
  • Suediako Kopa (14): 1944, 1946, 1947, 1951, 1953, 1967, 1973, 1974, 1975, 1978, 1980, 1984, 1986, 1989
  • Suediako Superkopa (1): 2013.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1979

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1979

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malmö FF Aldatu lotura Wikidatan