Malta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Malta (argipena)»
Maltako Errepublika
Repubblika ta' Malta
Republic of Malta
Ereserkia: L-Innu Malti
Goiburua: Virtute et Constantia
(Bertutea eta Konstantzia)

Maltako bandera

Maltako armarria
Location Malta EU Europe.png
Geografia
HiriburuaValletta
35°53′52″N 14°30′45″E
Hiririk handienaBirkirkara
Azalera316 (185.)
Punturik altuenaTa' Dmejrek
Punturik sakonenaMediterraneoa (0 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakItalia
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika
PresidenteaMarie Louise Coleiro
Maltako Lehen MinistroaRobert Abela (en) Itzuli
LegebiltzarraMaltako Parlamentua
Epai autoritateaConstitutional Court of Malta (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria465.292 (2017) (166.)
41.918 (2013)
Dentsitatea1.472,44 bizt/km² (4.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioakristautasun eta hinduismo
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,38 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak2.795 (2015)
Bizi-itxaropena81,79756 (2015)
Giniren koefizientea31 (2019)
Giza garapen indizea0,918 (2021)
Ekonomia
BPG nominala12.537.750.732,477 $ (2017)
1.258.215.334,2468 (2016)
BPG per capita26.748 $ (2017)
1.990 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa19.092.842.533 nazioarteko dolar (2017)
1.892.160.654 (2016)
BPG per capita EAPn40.796,759 nazioarteko dolar (2017)
3.022,618 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala5 % (2016)
Erreserbak832.991.850 $ (2017)
155.952.872 (2016)
Inflazioa1 % (2016)
−0,3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1964ko irailaren 21a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+356
ISO 3166-1 alpha-2MT
ISO 3166-1 alpha-3MLT
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.mt
gov.mt

Malta, ofizialki Maltako Errepublika[1] (malteraz: Repubblika ta' Malta) Europa hegoaldeko uhartedi-estatua da, Mediterraneo erdian Sizilia (Italia) (iparraldean) eta Tunisia (mendebaldean) artean kokatua. Malta uharte handiena da, gero Għawdex/Gozo, eta txikiak: Kemmuna/Comino, Kemmunett/Cominotto eta Filfla/Filfola.

Europar Batasuneko kide da (2004-5-1), nahiz eta geografikoki Afrikaren ondoan egon. Commonwealth britainiarraren kide da.

Hiriburua Valleta du.

Geografia

Maltako uhartediak bost uharte ditu. Hiru handienetan baizik ez da bizi jendea: Malta (246 km²), Gozo (67 km²) eta Cominon (3,5 km²). Uhartedia Mediterraneo itsasoaren erdialdean dago, Siziliako uhartearen hegoaldean (Italia), Tunisiaren ekialdean eta Libiaren iparraldean. Kostaldea garaia eta malkartsua da eta sartu-irten –portu natural bikainak– asko ditu.

Historia

Malta Mediterraneoan nagusi izan diren herrien eraginpean egon da mendeetan, estrategiaren aldetik balio handia duen tokia baita. Zibilizazio megalitiko baten ondoren, feniziarren (K.a. XVIII-IX. m.), greziarren eta kartagotarren (K.a. VII. m.) bizitoki izan zen. K.a. 218. urtean Erromaren mendean gelditu zen. Elezaharrak dioenez, K.o. 60 urtean, San Paulok, zihoan ontziak hondoa jo zuelarik, Maltara iritsi eta kristau erlijioa irakatsi zien hango biztanleei. 395. urtean Erromako Inperioa zatitu zenez geroztik, Sortaldeko eskualdearen mendean egon zen Malta.

Ondoren bandaloen (454), ostrogodoen (494) eta bizantziarren (533) mendean egon zen. 870. urtean arabiarren eskuetan gelditu zen; arabiarrek eragin handia izan zuten Maltako hizkuntzan eta kulturan eta Islama zabaldu zuten. 1091n Roger I.a normandiar aitonen semeak hartu zuen uhartea, eta 1245ean, Frederiko II.ak arabiarrak uharteetatik kanpora egotzi zituen. 1266an, Karlos I.a Napoli eta Siziliako lehen erregeak hartu zuen uharteen gaineko aginpidea, eta 1283an Petri III.a Aragoikoak. 1530ean Karlos I.a Espainiakoak Jerusalemgo San Juan Ordenaren (Maltako Ordena deitua gero) zaldunen eskuetan utzi zuen uhartea. XVI. mendean Malta uharteak, J. Parisot de La Valette Maltako Ordenako Maisuak egindako harresiei esker, turkiarren erasoei eutsi zien.

XVII. mendean itsaslapurren babesleku izan zen. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera Mediterraneoaren eta Sortaldearen arteko merkataritzagune nagusia izan zen frantsesentzat. Hala, 1798an, Maltako Ordena ahuldurik zegoela, Napoleonek hartu zuen Malta. Maltatarrek, britainiarren laguntzaz, frantsesak uhartetik kanpora egotzi zituzten 1800an; britainiarren babesa eskatu zuten, eta 1814az geroztik, 1964an burujabetasuna lortu zuten arte, Britainia Handiaren babespean egon zen. XIX. mendean Britainia Handiaren itsasontzien babesgune nagusia izan zen, Britainia Handia eta Indiaren arteko merkataritza harremanetan.

XX. mendean isitiluak izan ziren britainiarrek Maltako hizkuntza hizkuntza ofizialtzat hartzen ez zutelako, eta Maltari autonomia onartzen ez ziotelako. Bigarren Mundu Gerran Maltak Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoei eutsi zien; uhartea balio handikoa izan zen gerran, handik Siziliaren eta Libiako alemaniarren arteko komunikazioa eten ahal izan baitzen. 1947an maltatarrek autonomia lortu zuten. 1964ko irailaren 21az gero (Parisko hitzarmena) Malta independentea da. 1974ko irailean errepublika egitura onartu zuten. 1979an Britainia Handiko gudarostea Maltatik atera zen, eta harrezkero ez da gune militarrik ezartzerik onartu. 1980-1982 bitarteko urteetan, Mediterraneoko petrolio hobien ustiapena zela eta, Maltaren eta Libiaren arteko harremanek okerrera egin zuten.

1984an adiskidantza eta elkarlaguntzarako hitzarmen bat izenpetu zuten bi herrialdeek. Langileen Alderdia hamasei urtez gobernuan egon ondoren (Dom Mintoff lehendabizi, eta Mifsud Bonnici gero), 1987ko hauteskundeetan Fenech Adami buru den Alderdi Abertzalea izan zen garaile. Honek Estatu Batuetara hurbiltzeko politika bideratu zuen. Inportazioak liberalizatu, merkataritzarako eremu askeak sortu, eta turismoa eta atzerritarren inbertsioa bultzatu ziren.

1992ko otsailean Lehen Ministro hautatu zuten ostera Adami, Alderdi Abertzaleak botoen % 51,77 eskuratuta eta Langileen Alderdiak % 46,50. Herrialdea Europar Batasunean sartzea zen Adamiren xede nagusia. 1993an adierazi zuenez, Maltak Europar Batasunean sartzeko baldintzak betetzen zituen, demokraziari eta giza eskubideei zegokienez, baina herrialdearen egitura ekonomikoa “zaharkitua“ zegoelakoan, oinarrizko erreformak egitea eskatu zitzaion.

1995eko ekainean Europar Batasunak diru laguntza eman zion herrialdeari erreforma horietarako, eta 1996aren bukaeran herrialdea Europar Batasunean sartzeko negoziazioak hasiko zirela iragarri zen. 1996ko urriko hauteskundeetan Langileen Alderdiak botoen % 50,7 eskuratu zituen, eta Alderdi Abertzaleak % 48,7. Alfred Sant izendatu zuten Lehen Ministro. Gobernu berriak Malta NATOtik atera zuen. Santek adierazi zuen bere herrialdeak neutral jokatuko zuela, Mediterraneoan segurtasuna eta egonkortasuna bermatzearren.

Halaber, Europar Batasunean sartzeko programa geldiarazi zuen, eta sarrera hori polikiago eta pixkanaka –merkataritza libreko edo lankidetzako hitzarmenen bidez– egiteko asmoa azaldu zuen. 1998ko martxoan, oposizioak eskatutako zentsura boto batek gobernuaren dimisoa eragin zuen. Malta 2004an sartu zen, azkenik, Europar Batasunean. Gaur egun, alderdi nazionalista dago agintean, eta 2004az gero Lawrence Gozni da Lehen Ministroa.

Demografia

Maltaren biztanleak (bider 1000), FAO-ren arabera, 2005-ean.

Maltarrak (%96) feniziarren, arabiarren, italiarren eta ingelesen ondorengoak dira. Britainiar jatorriko gutxiengo bat ere badago. Biztanle gehienak Maltako uhartean bizi dira, hiri txikietan. Hiriburuaz gainera, Birkirkara (22.000 biztanle), Qormi (20.000) eta Silema (13.500 biztanle) dira hiri nagusiak. Hizkuntza ofizialak ingelesa eta maltera dira. Maltak Europar Batasuneko biztanle dentsitate handiena du, alde handiz: 1.282/km2.

2006n uhartean 400.000 pertsona biziz gain, kanpoaldean maltar jatorrizko hainbat jende dago:

Erlijioari dagokionez, maltarren %98 katolikoak dira.

Hiri handienak

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Maltako udalerrien zerrenda»

1993tik Malta 5 eskualde eta 68 udalerri edo udal kontzeju ezberdinetan banatzen da..[2] Udalerrien eta Maltako Gobernuaren artean, Eskualdeko Batzarrak (malteraz: Kumitat Reġjonali) daude.

Maltako udal kontzejuak.
Malta uhartea Gozo uhartea

Ekonomia

Nekazaritzak garrantzi handia du Maltako ekonomian. Lurraren %40 inguru dago landuta, baina herrialdeko biztanle dentsitate handia dela, batetik, eta lurraren pobretasuna, bestetik, elikagaiak inportatu egin behar izaten dituzte. Patatak, tomateak, meloiak, garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak, mahastiak eta loreak lantzen dira batez ere.

Horretaz gainera aipagarriak dira elikagaiak eraldatzeko industria, ehungitza, altzariak, tabakoa, makina arinak, eta produktu kimikoak, besteak beste. Dena dela, ekonomia kanpo merkataritzaren mende, manufakturen mende eta, batez ere, turismoaren mende dago.

Kultura

Hizkuntzak

Maltera uharteko bertako hizkuntza da, ofiziala ingelesarekin batera. Jatorri arabierazkoa izan arren, latindar alfabetoaz idazten da. Italiera ere oso hedatua dago (1934ra arte ofiziala zen).

Gizateriaren Ondare

Maltak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko hiru leku ditu:[3]

UNESCOko Gizateriaren Ondare izendaturiko lekuak Maltan
Irudia Izena Lekua Oharra(k) Izendapen urtea Mota
Ħal-Saflieniko hipogeoa Malta uhartea Ħal-Saflieniko hipogeoa historiaurreko lur azpiko tenplu bakarra da 1980 Kultural
Maltako tenplu megalitikoak Malta eta Gozo uharteak Tenplu megalitikoak 1980, 1992 Kultural
Valletta Malta uhartea Vallettako alde zaharra 1980 Kultural

Maltar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malta Aldatu lotura Wikidatan