Maltzaga
Wikipedia(e)tik
|
Maltzaga |
|
|---|---|
| Udalerria | Eibar, Elgoibar eta Soraluze |
|
Ez dago udalerriko maparik kokapena jartzeko.
Igo ezazu zuk zeuk Commonsera eta txantiloia aldatu. |
|
| Koordenatuak: | |
Maltzaga Soraluze, Eibar eta Elgoibarko udalerriek muga egiten duten guneari deritzo. Oso gune estrategikoa da, bertan GI-627 errepidea eta N-634 errepideak elkartzen dira rotonda batean. AP-1 autopista bertatik abiatzen da Gasteiz alderuntz. Gainera autopista hori A-8arekin elkartzen da puntu berean. Antzina, trenbideak ere bertan elkartzen ziren. Hau dena gutxi balitz Deba ibaiak (Soraluzetik) Ego ibaia (Eibartik) jasotzen du bertan.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 2 biztanle ditu.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 0 | 0 | 1 | 1 | 2 | 3 | 2 |
[aldatu] Maltzaga metaforikoa
Benetako Maltzagaren kokaera estrategikoan oinarrituz, Telesforo Monzon zenak Maltzaga metaforikoa aldarrikatu zuen, proposamen politiko gisa, abertzaleen arteko batasuna eskatuz: "Gerokoak geroko utzi. Orain, goazen abertzale guztiok batera Maltzagara".

