Mamoru Shigemitsu
Wikipedia(e)tik
Mamoru Shigemitsu (Oita, Japon, 1887 - Yugawara, Kanagawa, Japon, 1957) japoniar diplomatikoa eta estatugizona izan zen.
Biografia [aldatu]
Herri askotan enbaxadore izan ondoren, Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1943. urtetik Bigarren Mundu Gerra amaitu zen arte. 1945. urteko irailaren 2an Japoniaren errendizioa sinatu zuen Estatu Batuetako armadaren Missouri korazatuan. Zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 1948. urtean, baina aske geratu zen handik bi urtera. Kanpo Arazoetarako ministro izan zen 1954-1956 urteetan, eta geroztik hil arte Japoniako ordezkaria izan zen Nazio Batuetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.