Man Hunt
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | ''Man Hunt'' | |
| Urtea | 1941 | |
| Estreinaldia | 1941eko ekainaren 13a | |
| Generoa | Thrillera | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 105 minutu | |
| Banatzailea | 20th Century Fox | |
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Kenneth Macgowan | ||
| Gidoilariak | ||
| Geoffrey Household (narrazioa) Dudley Nichols (egokitzapena) |
||
| Aktoreak | ||
| Walter Pidgeon Joan Bennett |
||
| Musikagileak | ||
| Alfred Newman | ||
| Argazkilariak | ||
| Arthur C. Miller | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingeleraz | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Zuri-beltzean. | ||
Man Hunt Fritz Langek 1941ean zuzendutako filma da, Walter Pidgeon eta Joan Bennett aktoreek antzeztua. Nazismoaren arriskuaren gaineko kontakizuna egokitu zuen Langek lan honetan, eta artean, 1941ean, AEBak Bigarren Mundu Gerran sartu barik zeuden.
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
1939ko uztaila da. Roger Thorndike (Walter Pidgeon) ehiztariak Hitler hiltzeko gai ote den jakin nahi du, eta Berchteegadengo gaztelura abiatzen da, hantxe baita diktadorea. Erriflearen miran izateaz batera atxilotu egingo dute, eta jarraian Gestapok torturatuko du. Ihes egitea lortuko du eta Londresera abiatzen da, nahiz eta bere atzetik naziak harrapatu nahian ibiliko zaizkion. Bitarte horretan Jenny (Joan Bennett) ezagutuko du, gerora alemanek hil egingo duten neskatoa. Rogerrek etsai guztiak garbitutakoan, berriro abiatuko da Hitlerren bila, oraingo honetan hutsik ez egiteko asmoarekin, mendekatze nahia erabatekoa baita.
Aktoreak [aldatu]
- Walter Pidgeon ... Thorndike kapitaina
- Joan Bennett ... Jenny
- George Sanders ... Quive-Smith
- John Carradine ... Mr. Jones
- Roddy McDowall ... Vaner
- Ludwig Stössel ... Medikua
- Heather Thatcher ... Lady Risborough
- Frederick Worlock ... Lord Risborough
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Man Hunt IMDb atarian