Manabu Mabe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manabu Mabe

Manabu Mabe (Kumamoto, Japonia, 1924 - São Paulo, Brasil, 1997) margolaria izan zen. Jatorriz japoniarra, brasildar hiritartasuna hartu zuen. Pintura abstraktuaren ordezkaritzat hartua izan da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934an, São Paulora joan zen, bere familiarekin batera, kafe-sail batean lan egitera. 1945ean, paisaiak eta izadi hilak marrazten hasi zen, estilo figuratiboaren barruan betiere. 1950eko hamarraldian, mugimendu abstraktura jo zuen. 1959ko São Pauloko V. Biurtekoan, marrazkilari onenaren saria eman zioten. Bakarkako lehenengo erakusketa Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan antolatu zuen. Azken urteetako lanak abstrakzio osoaren eta irudi gogorarazleen artean daude (irudi errealeko fantasmak). Tapizak ere diseinatu zituen, bere margolanen estilo berekoak. 1959an eta 1960an, Parisko Biurtekoan sari nagusia eman zioten; 1962an, Kordobako Arte Bienalekoaren saria; beste hainbat sari ere jaso zituen. Erakusketak antolatu zituen New York, Londres, Kioto eta Parisen. Haren lanak São Paulo, Rio de Janeiro, Boston eta Dallas hirietako gaur egungo arte-museoetan daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]