Managua (aintzira)

Wikipedia(e)tik
(Managua lakuatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; Nikaraguako hiriburua gaitzat duena beste hau da: Managua
Managua
Xolotlan
Solentiname.jpg

Eskualdearen mapa; ipar-mendebaldean, Managua

[[Irudi:|200px]]
Kokalekua Nikaragua
Garaiera 41 m
Zabalera 25 km
Luzera 65 km
Bataz besteko sakonera 9,5 m
Gehienezko sakonera 39 m
Arroa 1.042 km²
Betebidea Sinecapa eta El Viejo ibaiak
Hustubidea Tipitapa ibaia.
Uharteak Momotombito
Hiriak Managua


Managua (nahuatlez: Xolotlan) Nikaraguako aintzira handienen artetik bigarrena da, 1042 km² baititu. 65 km luze da, eta 32 km zabal. Batez besteko sakonera 9,5 m bada ere, 30 - 39 metrorainokoa ere badu zenbait tokitan.

Gertuko Nikaragua aintzirari bezala, espainiarrek jarri zioten nazioartean gaur egun ezagutzen zaion izena, Mangue (tokiko mankeme tribuen gaztelaniazko izena) eta agua ("ura", gaztelaniaz) hitzak lotuta. Managua hiria, Nikaraguako hiriburua, aintziraren hego-mendebaldeko kostan dago.

Managua aintzirak zirkulu itxura du, Chiltepe eta Panami penintsulek hautsia. Aintziraren ipar-mendebaldean Momotombito uharte nagusia dago.

Managuari ura dakarkioten ibai nagusiak Sinecapa eta El Viejo dira. Hustubidea, berriz, Nikaragua aintzirara doan Tipitapa ibaia da.

12°20′N 86°25′W / 12.333°N 86.417°W / 12.333; -86.417

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak