Mandaloriar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mandaloriarrak, Star Warseko fikziozko unibertsoan mertzenario klan bateko kideak dira. Ez dira espezie bat, baizik eta ezaugarri nagusi bezala guduan ausardia gurtzen duten kultura bat. Mandaloriarren liderrak Mandalore titulua jasotzen du.

Gerra beterano eta konkistatzaile hauek, esaten denez, jada desagertuak zeuden Inperio Galaktikoaren garaian. Mandaloriarrik ezagunenak Jango eta Boba Fett dira.

Mandalore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mandalore mandaloriar klanen buruzagiak duen titulua da. Mandaloriarrik boteretsuena da. Hau hiltzean, bere kaskoa hurrengo boteretsuenarentzat izaten da.

Yavingo gudua gertatu baino 4000 urte lehenago mandaloriar gerrak gertatu ziren, gerra hauetan Darth Revanek mandalorea hil zuelarik.

Dxunen, mandaloriarrak Malachor Vn gertatutako guduaren ondoren ezkutatu ziren ilargi oihantsu bat, beste mandalore bat batu zitzaion Jedi exiliatuari honekin Izizera bidaiatu ondoren, Onderon planetako sistema bat zena, Kavar jedi maisuaren bila.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]