Mandarinera

Wikipedia(e)tik

(Mandarinera estandartik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.
Mandarineraren eta beste txineren hedadura
Mandarineraren eta beste txineren hedadura

Mandarinera edo Mandarin txinera (tradizionalean 北方話, txinera sinplifikatuan 北方话, Hanyu Pinyin sisteman běifānghuà, "iparraldeko hizkera") Txina ipar, erdi eta hego-mendebaldean hitz egiten diren txineraren dialekto (hizkuntza) taldea da. Orokorrean, txinera erabiltzean Mandarin txinerari buruz ari gara. 836 milioi hiztun baino gehiago ditu.

Mandarin estandarra Txinako Herri Errepublika, Taiwan, Singapur eta Nazio Batuetan ofiziala Pekingo dialektoan oinarritzen da, Pekin hirian hitz egiten den mandarineraren aldaera dena. Txinerazko aldaera guztien hiztunek komunikaziorako mintzaira komun bezala erabil dezaten ari da saiatzen gobernua, beraz gobernuko erakundeetan, hedabideetan eta eskoletan erabiltzen da.

[aldatu] Mandarinera estandarraren izenak

Hizkuntza estandarrak hiru izen ofizial ditu:

  • Txinako Herri Errepublikan Pǔtōnghuà (tradizionala 普通話, sinplifikatua 普通话, "ohiko hizkuntza" hitzez hitz)
  • Txinako Errepublikan (Taiwan) Guóyǔ (tradizionala 國語, sinplifikatua 国语, "nazio hizkuntza" hitzez hitz)
  • Malaysia eta Singapurren Huáyǔ (tradizionala 華語, sinplifikatua 华语, "Han [etnia edo kulturaren] hizkuntza" hitzez hitz).

Hiru izenak erabiltzen dituzte mundu osoko txinatar diasporako kideek.

[aldatu] Diglosia

Txinan eta Taiwanen, diglosia ezaugarri arrunta da: ohikoa da txinatar batentzat bi edo hiru dialektotan hitz egiteko gai izatea, mandarinera estandarrarekin batera. Adibidez, pǔtonghuà-z gain, Shanghai hiriko biztanle batek shanghaiera ezagutuko luke eta, jaiotzez hangoa ez baldin bada, bere jaioterriko aldaera ere. Guangzhou-ko natibo batek kantonera estandarra eta pǔtonghuà ezagutuko lituzke, eta Taiwango biztanle batek ziur aski taiwanera eta guóyǔ mintzaira. Taiwanen bizi den norbaitek, normalean mandarinera estandarreko eta taiwanerako ahoskera, esaldiak eta hitzak nahasten ditu, eta nahasketa hau sozialki zuzena da kasu askotan. Hong Kongen, mandarinera estandarra toki hartzen ari zaie ofizialak diren kantonera estandarrari eta ingelesari.

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Tresna pertsonalak