Manez Saint-Jean

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:03, 17 urtarrila 2016
Manez Saint-Jean
Datu pertsonalak
Izen osoa Manez Saint-Jean Etxegarai
Ezizena Katxo
Jaio 1844ko azaroaren 15a
Uztaritze ( Lapurdi)
Hil 1909ko apirilaren 27a
Uztaritze ( Lapurdi)
Bikotekidea(k) Ezkongabea

Manez Saint-Jean Etxegarai[1], ezizenez Katxo[2] (Uztaritze, 1844ko azaroaren 15 - Uztaritze, 1909ko apirilaren 27) bertsolaria izan zen.

Biografia

Ezre gutxi dakigu bere bizitzaz. Ez zen ezkondu; lanbidez ibaietako garraiatzailea eta pobre bizi izan zen. Bizitokia Uztaritzeko Hiribehere auzoko Uhaldea etxea zuen[3].

Lanak

Bere bertso lanaz ez dago datu askorik. Bat-batekoan aritu zen; Lore Jokoetan hirugarren saria irabazi zuen Saran 1871n antolatutakoetan.

Erreferentziak

  1. Frantseserako sortutako grafian Etchegaray.
  2. Ez konfunditu ezizen bera duen Manez Etxeto ezagunagoarekin.
  3. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 82. or.

Ikus, gainera