Manifa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manifa
Ezkerretik eskumara: Josu, Asier, Marpe, Unax eta Mena.
Datuak
JatorriaErrepelega, Bizkaia
Musika motapunk rock
Urteak2003 - orainaldi
Taldekideak
Mena (ahotsa)
Marpe (gitarra)
Asier (gitarra)
Josu (baxua)
Unax (bateria)
Informazio gehigarria
http://www.myspace.com/manifapoderyfascismo

Manifa Errepelegan (Portugalete, Bizkaia) 2003an sortutako punk rock taldea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko maiatzaren 30ean Manifa bere lehenengo kontzertua eman zuen Bilborock salan. Bere lehengo kontzertuan abesti batzuk grabatu zituzten zuzenean eta maketa bat atera zuten “Manifa: Ruido del bueno”. Formazio honetan: Unax baterian, Asier gitarran, Imanol baxuan eta Mena ahotsa. 2004ean bigarren gitarra jolea gehitzen dute “Marpe”. Data hauetatik Josu sartzen da baxua jotzeko, Imanol ordezkatzen, horrela 2004ean gaur egun arte dagoen Manifako formazioa eratu zen: Unax baterian, Asier eta Marpe gitarra eta Mena ahotsa.

2003 eta 2006 artean zuzenean grabaturiko hiru maketa atera zuten, 2003an “Ruido del Bueno”, 2004an “Seguimos dando por culo” eta 2005ean “tocando los cojones en directo”. 2007an taldea gauzak serioago hartzen ditu eta bere lehenengo disko ofiziala kaleratzen dute: “Poder y fascismo”. Honek estudioan grabatuta dago eta aurreko maketen abestiak biltzen ditu beste bi abesti berri gehitzen “PePe el facha” eta “ Punki de el Corte Inglés”.

Disko honek 2007ko martxoan aurkezten dute kontzertu batekin Bilboko “Kafe Antzokian”. Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekuetan jo ondoren hiru urtetik, 2010eko uztailean bigarren diska editatu zuten “Working Class Records” seiluaren menpean, “Ni tan Buenos como quisieran, ni tan malos como piensan”. Bigarren diskarako, Manifa taldeari bururatzen zaio itsasontzi batean aurkeztea. Itsasontzi honek, “Txinbito” izenekoa Nerbioi ibaitik igaro zuen, Santurtzitik Bilbora, Sex Pistols Tamesis ibaian egin zuen bezala. Horretarako Manifa, Subversion X eta Flema argentinako punk taldearen konpainia izan zuen. 2010aren bukaeran lehenengo bideklip ofiziala publikatu zuen “Cuidaran de ti” abestiarekin.

2011an, beste kontzertu berezi bat egin zuten, aldi honetan Errepelega auzoan, kamioi baten gainean ibiltze bat egiten. Urte honetan ere, Manifa “monstruo-rock” batean sartu zen, “Aupa Lumbreiras” eta hurrengo urtean festibal honetan berriro errepikatu zuten eta nahiz eta eszenatoki “txikian” jo hainbat ikusle bildu zituzten. 2013ko apirilean hirugarren diska kaleratu dute Mungiako GAUA estudioetan grabatuta izan dena. Diska probokatzailea da zeinek eztabaida handia sortu du haien letra ausartengatik rock ingurunea kritikatzen.


Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Manifa, Ruido del Bueno (2003)
  • Manifa, seguimos dando por culo (2004)
  • Manifa, tocando los cojones en directo (2005)

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poder y Fascismo (2006)
  • Ni tan buenos como quisieran ni tan malos como piensan (2010)
  • El gran circo del rock (2013)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]