Manitoulin uhartea
Wikipedia(e)tik
Manitoulin uharteko satelitezko fotografia
Manitoulin uhartearen kokapena Huron Lakuan
Manitoulin uhartea (ingelesez Manitoulin Island) Huron lakuko uhartea da, Kanadako Ontario probintzian. 2.766 km² area du, hau da Luxenburgo baino handiagoa da, eta ur gezako laku batean dagoen uharterik handiena. 2001ean 10.603 biztanle zituen, hau da, biztanle dentsitatea ia 4 bizt/km² da.
Uhartearen barruan 80 laku daude, batzuk bere uharte propio dutenak. Horien artean, Manitou lakua dago, ur gezako laku batean dagoen irla batean dagoen lakurik handiena delarik.
Manitowaning hiria, 1837an eratua, uhartean lehendabiziko europar herrixka zen.
Manitoulin ojibweraz espirituetako uhartea esan nahi du. Anishinaabe herriarentzat, hau da Ojibwe, Odawa eta Potawatomi tribuentzat uhartea leku sakratua zen.