Manneken Pis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manneken Pis biluzik

Manneken Pis 50 cm inguruko brontzezko estatutxoa da, Bruselako erdigunean dagoena. Iturriaren barnera txiza egiten ari den mutiko biluzi bat irudikatzen du. Bruselako hizkeran (nederlandera oinarrikoa) Menneke Pis esapideak "mutikoa txiza egiten" esan nahi du.

Atomiuma eta Enparantza Nagusiarekin batera, hiriko ikurretako bat da, baita bertako toki turistikoenetako bat ere, bertako biztanleen izpiritu independentearen ikur ere badela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko estatua bat bazegoen XV. mendearen erdialdera, beharbada, baita 1388 aldera (lehen aldiz, Santa Gudula katedraleko agiritegietan egiten den aipamenaren data). Hainbat aldiz lapurtua izan zen. 1619an, Jerôme Duquesnoy eskultore frantziar-flandriarrak eginiko brontzeko estatuatxo batengatik ordezkatua izan zen. Estatuatxo hau, bruselatarrek, frantziarrek hiri hau 1695ean setiatu zutenean babestu zuten.

Oraingoa, erreplika bat da, jatorrizkoa 1960ko hamarkadan desagertu baitzen.

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatua honen atzean, hainbat elezahar daude, baina, ospetsuena Brabanteko Godofredo II.a dukearena da. 1142an, bi urteko adina baino ez zuen jaun honen tropak, Ransbeken, oraingo Neder-over-Heembeek Berthouttarren, Grimbergeneko jaunen aurka borrokan ari ziren. Tropek jaun umea saski batean sartu eta zuhaitz baten adarretik zintzilikatu zuten, animatzeko. Handik, Godofredok, Berthouttarren tropen gainean txiza egiten zuen, hauek, azkenik, gerra galduz.

Beste elezahar batek, XIV. mendean, Bruselak herrialde atzerritar baten aldetik denbora asko setiaturik zeramala kontatzen du. Erasotzaileek, plan bat asmatu zuten hiriko harresietan karga eztandagarriak jartzeko. Baina, Juliaanske izeneko ume txiki bat, erasotzaileei begira ari zen, hauek karga eztandagarriak jartzen ari ziren bitartean. Piztutako metxaren gainean txisa egin zuen eta, honela, hiria salbatu zuen.

Mozorroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatua hau, askotan, mozorro batekin jantzia izaten da, Manneken Pisaren lagunak izeneko diru nahirik gabeko elkarteak kudeatutako egitarau baten arabera, askotan musika banda batek lagundutako zeremonietan. Jantzi ondoren, estatuaren txorrota berriz konektatu ondoren, gainpresioaren ondorioz, zorrotadak ikusleak zipriztindu ditzake.

Bere jantzitegia, Hiriko Museoan erakusten diren ehunka mozorro ezberdinez osatua dago.

Beste likido batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, Manneken Pisaren ur txorrota, gardentasun gutxiagoko likidoz ordezkatua izaten zen, jaien ondorioz. Ardoa edo ezti-uragatik. 1890ean, bi egunez Bruselan ospatu ziren jai handietan, Mannekenak azken aldiz txiza egin zituen ardoa eta lambica.

Antzerako estatuak eta erreprodukzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geraardsbergen, Broksele eta Hasselt hiri belgiarretan antzerako estatuak existitzen dira. Oraindik erabaki ez den norgehiagoka bat dago Brusela eta Geraardsbergenen artean, bietako nongoa den Manneken Pis zaharragoa. 1990eko hamarkadaren erdialde ingurutik, Mannekenak badu bere neskazko baliokidea: Jeanneke Pis delakoa.

Herrialde batzuetan, oso ohikoa da igerilekuak eta iturriak, Manneken Pisaren beira zuntz edo brontzezko erreplikekin apaintzea. Bruselako oroigarri ezagunenetako bat, estatuaren metalezko edo txokolatezko miniaturak dira, baita aldagarri arriskutsuagoren bat ere, kortxokentzekoak adibidez.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002ko irailean, Floridan bizitzen jarritako gofregile belgiar batek, Manneken Pisaren erreplika bat jarri zuen bere negozioaren aurrean, Orlandoko Fashion Square merkatarizta gunean. Gofregile belgiar honek elezaharra "Brusela sutik salbatu zuen umea, suaren gainean txiza eginez" gogoratzen zuen (beharbada, elezahar hau Gulliverren bidaiakeko gertakari batekin nahastuz). Harriturik, merkataritza guneko bezeroek kexu formal bat aurkeztu zuten, eta belgiar honek, estatua kendu behar izan zuen.
  • Asterixen komiki batean ere egiten du agerpen labur bat: Asterix Belgikan izeneko abenturan, hain zuzen, ume txiki bat bainugelarantz korrika doanean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Manneken Pis