Mannheim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mannheim

 Baden-Württemberg
Mannheim.jpg
Mannheimgo bandera

Mannheimgo armarria

Izen ofiziala Mannheim
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Baden-Württemberg
Karlsruhe
Alkatea Peter Kurz (SPD)
Koordenatuak 49°29′20″N 8°28′9″E / 49.48889°N 8.46917°E / 49.48889; 8.46917Koordenatuak: 49°29′20″N 8°28′9″E / 49.48889°N 8.46917°E / 49.48889; 8.46917
Mannheim non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Mannheim
Eremua 144,96 km2
Posta kodea 68001–68309
Biztanleria 311.969 bizt.
Dentsitatea 2.152,1 bizt./km²
Sorrera 1606
Matrikula MA
http://www.mannheim.de

Mannheim Alemaniako Baden-Württemberg estatu federaleko hiria da. Baden-Württembergeko bigarren hiririk handiena da Stuttgart hiriburuaren ondoren. 2009 urtean hiriak 311.969 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren planoa, Mannheimgo jauregia gorriz

Rhin eta Neckar ibaiak bat egiten duten tokian dago Mannheim. Baden-Württemberg estatuaren iparraldean dago, Renania-Palatinatuarekin eta Hessenekin mugan. Izan ere Rhin ibaiaren ezkerreko ertzean Renania-Palatinatuari dagokion Ludwigshafen am Rhein hiria du.

Oso hiri berezia da kaleek xake taularen itxura baitute, eta hizki eta zenbakiek identifikatzen dituzte. Erdian Breite Strasse (kale zabala) dago hiria bitan banatzen duelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorscheko Monasterioan Codex Laureshamensisen aipatzen da lehenengo aldiz Mannheim, zeinak "Mannoren etxea" esan nahi duen. Ziurrenik Manno Hermann izenaren laburdura izango zen. Mendeetan zehar garrantzi handirik ez zuen izan, 1284ean Wittelsbach etxeko kondek eskuratu eta 1349an Rhin ibaia zeharkatzeko zergak gordetzeko gotorlekua eraiki zuten arte.

Urrezko Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1606an Federiko IV, Palatinatukoak Friedrichsburg gotorlekuaren eraikuntza abiarazi zuen. Gotorlekuari berari loturiko hiria ere xake taularen itxurara planifikatua izan zen. Hau hartzen da hiriaren fundazio data gisa. Mannheimek orduan 700 biztanle eskas bazituen ere, hiri eskubideak eskuratu zituen. XVI mendean hainbat gerraren erdian sarturik egon zen; Hogeita Hamar Urteko Gerra alde batetik eta Palatinatuaren tronurako oinordekotzaren gerra ondoren, zeinetan frantsesek hiria suntsitu zuten.

1720an Karlos Felipe Palatinatukoak Heidelbergetik Mannheimera etorri eta gortearentzako jauregia eraiki zuen. Gortean artea, zientziak, merkataritza eta batez ere musika landuko ziren. Esate baterako lehenengo orkestra modernoa Mannheimeko jauregian sortu zen. Bertan izan ziren besteak beste Goethe eta Schiller idazleak eta Mozart konpositorea. Ordurako Mannheim 25.000 biztanletako hiria zen. Mannheimen urrezko aroa 1778an bukatu zen, gortea Munichera joaterakoan.

XIX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleonen gerren ondoren Mannheim Badenen barnean gelditu zen. 1828an Mannheimgo kaia ireki zen, eta Rhin ibaiko ontzi handien azken geltokia izatean hiriak hazkunde ekonomiko berria ezagutu zuen, oraingoan industriaren aldetik sortua.

Lehen Mundu Gerraren ondoren frantsesek Palatinatua okupatzean Mannheim muga-hiria bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran estatubatuarrek hartu zuten ia erabat suntsiturik gelditu zen hiria.

Gaur egun hiri unibertsitarioa da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Mannheim)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 5 10 14 19 22 25 25 20 14 7 5 14
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0 2 3 5 10 13 15 15 11 7 3 1 7
Iturria: [1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mannheimgo kirolari arrakastatsuena eta ezagunena Steffi Graf tenislaria da dudarik gabe, Grand Slameko txapelketak sarritan irabazi zituena 80 eta 90 hamarkadetan.

Futbol talde bi ere badaude, SV Waldhof Mannheim 07 eta VfR Mannheim. Gaur egun laugarren eta bosgarren mailan ari dira, baina VfR Mannheim Alemaniako txapelduna izan zen 1949an.

Beste kirol talde batzuk aipatzekotan, Mannheim Tornados saskibaloi taldea (11 liga), Adler Mannheim izotz hockey taldea (6 liga) eta Rhein-Neckar-Loewen eskubaloi taldea daude.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mannheim ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mannheim Aldatu lotura Wikidatan