Manosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Manosa bere molekulan 6 karbono atomo dituen gluzidoa da (hexosa bat), hainbat landaren polisakaridoetan eta animalien glukoproteinetan dagoena.

Hexosa guztien antzera funtzio energetikoa du. Glukosaren formula bera du (C6H12O6), baina horren aldean bigarren karbonoan alkohol taldea ezker aldean kokatzen da.

Bere izena Bibliatik dator, hebrearrek mana izeneko jana haien Egiptoko exodoan jasotzen zuten janaritik, alegia. Mana hori Ekialde Hurbileko basamortuetako zuhaixka batzuei darien gai azukredun batekin lotu da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manosa Aldatu lotura Wikidatan