Mantodea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Mantodea
Mantis-greece-alonisos-0a.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Hexapoda
Klasea: Insecta
Azpiklasea: Pterygota
Infraklasea: Neoptera
Ordena: Mantodea
Familiak

Mantodeoak (Mantodea) intsektu neopteroen ordena bat dira (marisorginak). Ia 2.500 espezie ditu ordenak, mundu osoan banatuak baina, batez ere, eskualde tropikaletan. Ordena honetako espezieen ezaugarririk deigarriena aurreko hanken egitura da, harrapakinak harrapatzeko bereziki moldatua baitago. Landareen artean bizi dira, kamuflaturik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputza luzanga da, kriptikoa, berdexka edo arrea, espezie batzuek kolore biziak badituzte ere, loreen artean kamuflatzeko. Burua triangeluarra da, eta mugikorra. Kopetan ezkutu bat dute, bereizgarria, eta, haren gainean, hiru ozelo (hiru begi bakun). Antena filiformeak dira, eta aho-aparatua mastekatzailea da.

Protoraxa estua da, eta aurreko hankak herrestariak dira. Koxa luzea dute. Femurrak eta tibiak arantza zorrotzez babestuta daude.

Eskualde tropikal, subtropikal eta epeletan bizi dira, era askotako habitetara moldatuak: basamortuko hondarretatik oihan tropikaletako zuhaitzetako goi-adarretaraino. Espezie guztiak karniboroak dira; artropodoak jaten dituzte gehienbat, baina espezie handiek ornodunak ere jan ditzakete (musker txikiak, kolibriak, karraskari txikiak).

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Mantodea
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mantodea Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]