Manuel Curros Enríquez
Wikipedia(e)tik
Manuel Curros Enríquez (Celanova, 1851 - Habana, 1908) galiziar idazlea izan zen. Madrilen zuzenbide ikasketak egin eta gero kazetaritza-lanak egin zituen. 1894. urtean Habanara jo zuen, eta bertan Tierra gallega izeneko aldizkaria sortu zuen. Diario de la Marina egunkariko erredakzioan egin zuen lan hil zen arte. Aires da miña terra (1880, Nire lurreko aireak) bilduman aurkeztu zituen poema aipagarrienak. O divino sainete (1888) poeman Elizako ustelkeriak salatu zituen. Gazteleraz eta prosaz argitara eman zituen: Hijos ilustres de Galicia eta Cartas del norte; Paniagua y compañía, agencia de sangre. Azken eleberri hori Euskal Herrian girotua dago, karlistadaren garaian.
Lanak [aldatu]
- A Virxe do Cristal (1877)
- Aires da miña terra (1880)
- O divino sainete (1888)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.