Manuel Egiguren

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manuel Egiguren Galarraga (Goiatz, Gipuzkoa, 1930eko urtarrilaren 1a - Bermeo, Bizkaia, 2012ko uztailaren 15a) euskal fraide frantziskotarra, misiolaria eta Beniko (Bolivia) gotzain laguntzailea izan zen.

Teologia ikasketak Arantzazun egin zituen eta ondoren filosofia ikasi zuen Zarautzen. 1962an joan zen Hego Amerikara misiolari, eta ordutik Kolonbian, Ekuadorren, Dominikar Errepublikan, El Salvadorren, Uruguain, Argentinan, eta Paraguain ibili zen. 1982an gotzain ordenatu zuten[1]. Taupadak GKEaren sortzaileetako bat izan zen eta indigena eta emakumeen eskubideak babesteko bulegoak sortu zituen Benin. Bere ibilbidea oparoan zenbait sari ere eskuratu zituen. 1998an Beniko urteko pertsonaia izendatu zuten eta 2003an urteko Euskal Kooperantearen saria eman zion Eusko Jaurlaritzak.

Erreferentziak

Artikulu honen edukiaren zati bat Argiatik txertatu zen 2013-03-26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu zuen.

Kanpo loturak