Manuel Ferreira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Ferreira
Bizitza
JaiotzaLeiria1917ko uztailaren 18a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLinda-a-Velha (en) Itzuli1992ko martxoaren 17a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Manuel Ferreira (Gândara dos Olivais, Leiria, 1917Lisboa, 1992ko martxoaren 17a) Portugalgo idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabo Verden eta Angolan egon zen soldadu Lisboan Gizarte eta Politika Zientzietako ikasketak egin ondoren, eta Afrikako gaietan murgildu zen handik aurrera. Afrikako herrien askapenerako ahaleginetan parte hartu zuen, eta hango kultura eta elezaharrak aldeztu zituen kolonizatzaileen kontra. Cabo Verden idatzitako eleberriek ekarri zioten ospea: Morna (1948), Morabeza (1958), Hora di Bai (1962), Voz de Prisâo (1971). Horiez gainera, Cabo Verdeko kultura eta literaturaren historiaren berri eman zuen 1967an A Aventura Criolla izenburupean. Afrikako literatura portugesari buruzko oso monografia garrantzitsuak idatzi ditu (Literaturas Africanas de Expressâo Portuguesa, 1977). Manuel Ferreira Afrikako literatura-irakaslea izan zen Lisboako unibertsitatean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]