Manuel Garrido Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Garrido Jiménez
Bizitza
JaiotzaGranada1925eko azaroaren 8a
HeriotzaMadril2015eko urtarrilaren 8a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta unibertsitateko irakaslea

Manuel Garrido Jiménez (Granada, Espainia, 1925eko azaroaren 8a - Madril, 2015eko urtarrilaren 8a) filosofoa izan zen. Logika- eta filosofia-katedraduna Valentziako Unibertsitatean eta Madrilgoan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960 ondoko urteetan, bera izan zen logika formalaren zabaltzailea Espainian, zientziaren filosofiaz eta filosofia analitikoaz ekarpen ugari egiteaz gainera. Haren Lógica simbólica (1974, Logika sinbolikoa) logikako eskuliburu klasikoa bihurtu da. Horrez gainera, logikari eta zientziaren filosofiari buruzko saiakera ugari idatzia izan zen. Logikari buruzko kongresuak antolatu zituen, baita garrantzi handiko logikariak eta filosofoak erakarri ere: Strawson, Quine eta Davidson, besteak beste.

Bestalde, Teorema aldizkaria sortu zuen, logikaz eta zientziaren filosofiaz Espainiako unibertsitatean izan den lehenengo aldizkaria. Bere obran dedukzio logikaren prozesuei buruzko interpretazio originalak egiten ditu, zibernetikaren eta hizkuntza formalen ekarpenak aztertzen, eta bere errealitatearen teorian, materialismoa eta errealismo kritikoa elkartzen ditu, egungo zientzia naturalen eta formalen ekarpenetan oinarriturik.

Bestalde, aipagarria da atzerriko egileak zabaltzeko egin zuen ahalegina, Beth, Gadamer, Gödel, Habermas, Haecker, Leen, Lorenzen, Quine, Turing eta Woodegerren lanak itzuliz. 1955. urtetik aurrera, Madrilgo Jorge Santayana katedraren zuzendaria izan zen, eta Santayanaren obren gaztelaniazko edizio kritikoaren arduraduna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]